101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 268E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da diru-laguntzak emateko deialdi bat, turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Nafarroako Turismo Plan Estrategikoaren (TPE) ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, baita Diru-laguntzen Datu base Nazionalean ere (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index). DDBN (identifikazioa): 396875.

Oinarri arautzaileak:

268E/2018 Ebazpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena:

Zenbatekoa:

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 622.550 eurokoa da, honela banatuta:

–272.550 euro turismo elkarteentzat.

–350.000 euro toki entitateentzat eta turismo partzuergoentzat.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 2an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1806096