101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 11n emandako 211/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, udal poligono eta lokalak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi da, haietan ekonomia-jarduerak garatzeko.

Oharra: testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 399246.

Xedea: ekonomia-jarduerak egiteko tokiak sustatzeko diru-laguntzak ematea.

Onuradunak: toki entitateak, haien menpeko sozietate publikoak eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA.

Jarduketa diruz lagungarriak:

–Industria edo zerbitzu erabileretarako poligono berriak sustatzea.

–Egun dauden industrialdeak azpiegitura berriekin hornitzeko inbertsioak.

–Eraikinak gaitzea, gero enpresek edo profesionalek erabiltzeko.

–Industria prozesuak egiteko beharrezkoak diren azpiegiturez hornitzeko egin beharreko obrak, industria lurzoruan nahiz kanpo.

Obrak egiten hasteko epea 2017ko urriaren 1etik 2018ko urriaren 1era bitarte izan beharko da.

Gastu diruz lagungarriak:

–Lurrak erostea.

–Obrak gauzatzeko proiektuen idazketa.

–Poligonoa urbanizatzeko edo eraikinak altxatzeko obrak; kanpoko azpiegituren obrak.

–Zuzendaritza teknikoa.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1806630