1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
610/2018 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2018an abere lehiaketen antolaketarako laguntzak emateko deialdia onesten duena.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 189/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren abere lehiaketak antolatzeko laguntzak ematearen gainean.
Aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi zuen, eta goian aipatutako arau-proiektua erregistratu, SA.45058 (2016/XA) laguntza zenbakiarekin.
Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak diru-laguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez, eta laguntzen araubide honen indarraldia 2020ko abenduaren 31rainokoa dela, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateak abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko deialdia onetsi nahi du 2018rako. Aipatutako erregelamenduaren bidez barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2018an abere lehiaketen antolaketarako diru-laguntzak emateko deialdia onestea.
2. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
3. 26.620 euroko gastua baimentzea, 2018ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Abere azokak eta lehiaketak” izeneko 710004 71320 4609 412200 partidaren kargura.
4. Deialdi honetan aplikatzekoak dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 189/2016 Foru Aginduan ezarritako oinarri arautzaileak. Foru agindu horren bidez, abere lehiaketen antolaketarako laguntzak emateko arauak onetsi ziren.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
6. Diru-laguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 8an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F1806344