1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
267E/2018 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-7 unitate morfologikoko B-7.3 eta B-7.4 lurzatien xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 838E/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-7 unitate morfologikoko B-7.3 eta B-7.4 lurzatien xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.
Ebazpen hori 2018ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8koan, eta egunkarietan 2018ko martxoaren 15ean, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko.
Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Dokumentuak ez du aldaketarik izan hasiera batean onetsi zenetik. Hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun azterlan baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin, baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.
Xehetasun azterketa tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-7 unitate morfologikoko B-7.3 eta B-7.4 lurzatien xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ebazpen hau eta onetsitako agiria, eta jakinaraztea Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruak ukitzen dituen lau udalei, Konpentsazio Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
ERANSKINA
Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-7 unitate morfologikoko B-7.3 eta B-7.4 lurzatien xehetasun azterlana (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1806034