100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontuko aldaketa.

Kreditu berezia Larrialdi Sozialeko NGren laguntzak izeneko 23111-4800003 partidan, 55.000,00 eurokoa, diru-sarreretako NGren dir. Larrialdi Soziala 4508001 izeneko partidak finantzatua. Zenbatekoa: 55.000,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noainen, 2018ko maiatzaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1805819