2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, langabeen kontratazioa sustatzeko 2018. urteko diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 398545.
Alkatetzaren 83/2018 Ebazpena, 2018ko apirilaren 4koa.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
b) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).
c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.
d) Aldi baterako edo iraupen jakineko kontratuaren bitartez kontratatuko dituzten langileak eskatzea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzien bitartez.
Bigarrena.–Xedea:
Herriko langabeen kontratazio kopurua handitzea, pizgarriak ezarriz kontratazioak sustatzeko, enplegua sortu eta ondorioz Zizur Nagusiko ekonomia eta gizarte garapenean eragiteko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Langabeen kontratazioa sustatzeko 2018. urteko diru-laguntzen deialdia.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
8.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da behin betiko deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Aurtengo urriaren 31 da deialdi honetan ematen diren diru-laguntzen eskaerak aurkezteko mugaeguna.
Zizur Nagusian, 2018ko apirilaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1806355