1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehenengo ariketaren emaitzaren aurka.
María Lanz Beregaña andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehenengo ariketaren emaitzen aurka (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 624/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia). Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko maiatzaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1806429