100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Interesdun guztiei jakinarazten zaie trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko ekitaldiko zerga kobratuko dela.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, maiatzaren 8tik ekainaren 8ra, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko ekainaren 11n kargatuko dira kontuetan.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Esan, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1806244