100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betetzeko, Idazkaritzan egonen da jendaurrean 2018ko plantilla organikoa, Udalak 2018ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran onetsi baitzuen. Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1805615