2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa, Hiri-jarduketarako plan bereziko 13. sektoreko
1. eta 5. lurzatietan. Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2018ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
“Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, indarrean dagoen planeamenduaren zati bat aldatzeko, hain zuzen ere, San Adriango Udal Plan Orokorreko 13. sektoreko 1. eta 5. lurzatiei eragiten diena. Horren xedea da “sestra gaineko solairu kopurua, gehienez ere” eta “eraikinaren altuera” aldatzea. Sustatzailea Maquinaria Ferlo SA da, Myriam Sola Marzo arkitektoak aurkeztutako proiektuari jarraikiz.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeak barne, eta haren argitalpena agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia onesten denetik hamar eguneko epean gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.”
San Adrianen, 2018ko apirilaren 24an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia 13. sektoreko 1. eta 5. lurzatietan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1806201