100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko
Plan Partzialeko L-18 oinarrizko unitatearena.
Testu bateginaren behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-MAY-18 (7/CU).

«ARS-3 banaketa eremuko Plan Partzialeko L-18 oinarrizko unitatearen (Lezkairu) xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB 13-02-2018) argitaratu zen 2018ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2018ko martxoaren 6ko txostena; ikusirik Isga Inmuebles SA sustatzaileak 2018ko apirilaren 11n aurkeztu eskaera; ikusirik sustatzaileak 2018ko apirilaren 18an aurkeztutako dokumentuaren testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko apirilaren 23ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2018ko apirilaren 26ko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Behin betiko onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-18 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketaren testu bategina, Óscar Hugo Corredor Nasarre de Letosak 2018ko apirilaren 18an tramitera aurkeztua Isga Inmuebles SA ordezkatuz. Testu horrek ezartzen ditu beheko solairuen altuerak, gehieneko lerrokadurak, gorputz irtena eta bloke baten gehieneko sakonera.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-18 oinarrizko unitatearena. Behin betiko onespena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1806275