2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako plan berezian, katastroko 1. poligonoko 1301. lurzatian
(Errekoleten kalea, 2-4). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 01-MAR-18 (10/CU).
«Iragan delarik jendaurreko aldia, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako plan bereziaren aldaketarena, katastroko 1. poligonoko 1301. lurzatian (Errekoleten kalea, 2-4), (JOB 19-12-17-4/CV) horri buruzko alegaziorik jaso gabe, eta ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2018ko urtarrilaren 25eko txostena, erabaki da:
1. Behin betiko onestea aldaketa Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako plan berezian, katastroko 1. poligonoko 1301 lurzatian (Errekoleten kalea, 2-4), 2017ko urriaren 11n Luis Irisarri Nagorek tramitera aurkeztua Oscar Vidaurre SL ordezkatuz. Bertan zuzkidura-jarduketa bati bide emanen zaio eraikinaren erabilera aldatzeko, jarduketa horri atxikirik dauden beharkizunak aldez aurretik beterik.
2. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»
Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako plan berezia, katastroko 1. poligonoko 1301. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1806224