Iragarkia
100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1397/2018 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez merezimendu lehiaketa baterako deialdia egiten baita, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak bete daitezen zerbitzu eginkizunetan.
Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak nola bete arautzen da. 2.1 eta 2.2 artikuluen arabera, oro har, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketak deituko ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek ikasturte honetan zenbait programa eta proiektutarako deialdia egiteko proposamenak jaso ondoren, bidezkoa da deialdiak onestea ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketetarako.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EGOKI DA:
1. Merezimendu lehiaketa baterako deialdia egitea, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak bete daitezen zerbitzu eginkizunetan.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Eleaniztasunaren eta Arte ikasketen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenbizikoa.
Merezimendu lehiaketaren deialdia iragartzen da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, berariazko proiektu edo programa hauek aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko:
PROIEKTUA/PROGRAMA | IKASTETXEA | LANPOSTU KOPURUA | LANPOSTUEN EZAUGARRIAK |
Proiektukako lankidetza ikastetxeetan ezartzeko koordinazioa eta dinamizazioa | Tuterako “ETI” IIP | 1 | I. eranskina |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI) garatzea Goi Mailako Lanbide Heziketako “Egokitze Fisikoa” izeneko zikloko diziplinarteko proiektuetan, LH Dualean | Tuterako” ETI” IIP | 1 | II. eranskina |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI)garatzea Oinarrizko Lanbide Heziketako “Ile apainketa eta Estetika” izeneko zikloko diziplinarteko proiektuetan | Burlatako “BURLADA FP” IB | 1 | III. eranskina |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzea euskaraz Oinarrizko Lanbide Heziketaren faseko diziplinarteko proiektuetan | Elizondoko “Elizondo Lanbide Eskola” IIP | 1 | IV. eranskina |
eTwinning Proiektuaren koordinazioa | Azagrako “Reyno de Navarra” DBHI | 1 | V. eranskina |
Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritutako materialak ingurune birtual batean ezartzea | Iruñeko “Basoko” BHI | 1 | VI. eranskina |
“ACCA” proiektua ezartzeko koordinazioa | Iruñeko “Buztintxuri” HLHIP | 2 | VII. eranskina |
eTwinning Proiektuaren koordinazioa | Lekunberriko “Ibarberri” HLHIP | 1 | VIII. eranskina |
Enplegua aktiboki bilatzeko lan aholkularitza zerbitzu bat diseinatzea eta garatzea | Iruñeko “Felix Urabayen” NHBHI | 1 | IX. eranskina |
Kontratu-Programaren barruan, proiektukako lankidetza ezartzeko bigarren faserako lantaldeen koordinazioa | Murillo el Frutoko “Raimundo Lanas” HLHIP | 1 | X. eranskina |
Kontratu-Programa berrikuntza proiektua ezartzea | Iruñeko “San Francisco” HLHIP | 1 | XI. eranskina |
Ikaskuntza komunitatea ezartzeko eta garatzeko metodologia aktiboen arduraduna | Eloko “Santa Bárbara” HLHIP | 1 | XII. eranskina |
Heziketa emozionalean, eta ikaskuntza komunitatea ezarri eta garatzean oinarritutako bizikidetza batzordea koordinatzea | Eloko “Santa Bárbara” HLHIP | 1 | XIII. eranskina |
DBHko 1. mailan proiektukako metodo didaktikoa ezartzea. | Lizarrako “Tierra Estellaldea” BHI | 1 | XIV. eranskina |
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleen hastapen sozio-laboralaren arduraduna (Bizitza autonomorako gaitasunak garatzea eta itxaropenak areagotzea) | Vianako “Del Camino” DBHI | 1 | XV. eranskina |
Metodologia aktiboak ezartzea | “Iparralde” DBHI | 3 | XVI. eranskina |
AMARA BERRI hezkuntza eredura aldatzea | Faltzesko “Doña Álvara Álvarez” HLHIP | 3 | XVII. eranskina |
Ikaskuntza komunitatea ezartzeko eta garatzeko prozesuan parte hartzea | Olaztiko “Domingo Bados” HLHIP | 1 | XVIII. eranskina |
Giroen “IDEAL” proiektua haur eskoletan egonkorki ezartzeko lantaldea koordinatzea | Iruñeko “García Galdeano” HLHIP | 1 | XIX. eranskina |
Lantaldeak koordinatzea ikaskuntza komunitate baten jarduketa arrakastatsuak egonkortzeko eta Lehen Hezkuntzan “Giroak asmatzen” proiektuaren bigarren ezarketa fasea koordinatzeko | Iruñeko “García Galdeano” HLHIP | 1 | XX. eranskina |
Hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko Kontratu-Programa ezartzea | Iruñeko ‘’Jose M.ª de Huarte’’ HLHIP | 2 | XXI. eranskina |
Bizikidetza proiektuaren koordinatzailea | Erriberriko “Príncipe de Viana” HLHIP | 1 | XXII. eranskina |
Ikastetxean kalitatea kudeatzeko sistema garatzea | Jauntsarasko “Oihanzabal” HLHIP | 1 | XXIII. eranskina |
Kalitatea kudeatzeko sistemaren garapena | Azagrako “Reyno de Navarra” DBHI | 1 | XXIV. eranskina |
Pentazitatearen eredua garatzea eta aplikatzea | Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI | 1 | XXV. eranskina |
Pentazitatearen eredua garatzea eta aplikatzea (musika) | Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI | 1 | XXVI. eranskina |
ESERO programa integratzea | Tuterako “Huertas Mayores” HLHIP | 1 | XXVII. eranskina |
“Eskolako baratze ekologikoa” proiektua garatzea eta ezartzea | Tuterako “Huertas Mayores” HLHIP | 1 | XXVIII. eranskina |
“Nire eskolako patioa... berezia da” berrikuntza proiektuaren arduraduna | Noaingo “San Miguel” HLHIP | 1 | XXIX. eranskina |
Heziketa sozio-emozionala eta ikaskuntza kooperatiboa | Mendabiako “Joaquín Romera” DBHI | 1 | XXX. eranskina |
“Gozatu zure aisialdiaz mugituz” programaren arduraduna | Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHI | 1 | XXXI. eranskina |
“Prestakuntza eta hezkuntza berrikuntza” programaren arduraduna | Fustiñanako “Santos Justo y Pastor” HLHIP | 1 | XXXII. eranskina |
“Gozatu jolas orduez” kirol eta bizikidetza programaren arduraduna | Fustiñanako “Santos Justo y Pastor” HLHIP | 1 | XXXIII. eranskina |
Bizikidetza eta auto-arautzea: eskolako araudia | Iruñeko “Buztintxuri” HLHIP | 1 | XXXIV. eranskina |
Eskola jazarpenari aurrea hartzeko berdinen arteko laguntza programa ezartzea | Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHI | 1 | XXXV. eranskina |
Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.
Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:
–Irakasle funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.
–Jardunean egotea 2018ko irailaren 1ean.
Orobat, ebazpenaren eranskinetan lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.
Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute. Eskabidearen eredua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan izanen da interesdunen eskura. Eskabidea, halaber, Nafarroako Gobernuaren web orrian egonen da: www.navarra.es.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek ebazpen honen eranskinetan eskatzen diren berariazko baldintzen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte. Nolanahi ere, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du izangaiak dagozkien irakasleen kidegokoa eta espezialitatekoa direla, eta, halakoak badira, dagozkien profiletakoak direla.
Parte hartzeko eskabideak eta erantsitako dokumentazioa ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo, 8, Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.
Dokumentazioa posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten ziurtapena egin aurretik.
Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko, bost egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.
1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren webgunean. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.
Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten eta/edo eskabidean eta erantsitako dokumentazioan egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, bost egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Epe hori iraganik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Gizarte Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da, modu berean. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.
Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Ebazpen horretan aurkezpen ekitaldia egiteko eguna eta tokia finkatuko dira.
3. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko dira behin betiko zerrendak, eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira.
Seigarrena.–Hautapen sistema.
1. Hautatua izan ahal izateko, izangaiak nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren zehaztapenekin bat.
Memoria edo proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.
Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da.
Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio memoria edo proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.
Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta memoriaren edo proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo memoriaren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.
Aurkezpen ekitaldira joateko deia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie izangaiei, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da.
Alfabetoaren arabera ezarriko da izangaiek parte hartzeko ordena. Lehenbiziko deituraren hasieran “Y” eta “Ñ” letrak dituen izangaiak hasiko dira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 23ko 731/2018 Ebazpenarekin bat. Haren bidez, argitara eman zen letren zozketaren emaitza 2017-2018 ikasturtean Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen deialdietarako.
2. Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dituzte epaimahaiek.
3. Izangaiak baloratu ondoren, behin-behineko kalifikazioak Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dituzte epaimahaiek.
Berdinketarik badago, deialdiaren lanpostu bakoitzean eskatzen d(ir)en irakasleen kidego(et)an izangaiek funtzionario gisa duten antzinatasuna hartuko du kontuan epaimahaiak. Berdinketak badirau, letren zozketaren emaitza hartuko da kontuan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 23ko 731/2018 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz.
Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik bi egun balioduneko epean.
Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari, prozeduraren espediente osoarekin batera, eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira.
4. Deialdi honen xedeko zerbitzu eginkizunak Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.
Zazpigarrena.–Epaimahaiak.
1. Epaimahai bakoitzak hiru kide izanen ditu: bi Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatuak, eta bat Irakasleen Batzordeak proposatua.
Epaimahaien osaera ebazpen honen eranskinetan ageri da.
Beharrezkoa bada, ordezko kideak izendatuko dira.
2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.
1. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunetan beteko direla, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2018ko irailaren 1etik hasita.
2. Zerbitzu eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean eta hizkuntzan lanpostu hutsen bat izatea, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak zein diren zehaztu ondoren.
3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:
a) Onartutako epea bukatzeagatik.
b) Ikastetxea kentzeagatik edo aldatzeagatik, kentze edo aldaketa horrek ezinezkoa egiten badu ukitutako zerbitzu eginkizunei segida ematea.
c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.
d) Gerora sortutako arrazoiengatik, hain zuzen, lanpostuan aritzeko gaitasun falta edo egokitu ezina erakusten badu, horrek baldin badakar errendimendu eskasa eta, horrenbestez, esleitutako eginkizunak eraginkortasunez betetzea galaraztea, eta orobat, lanpostuaren eginkizunak aldatzen badira.
Aipatu arrazoi batengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.
Prozedura Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez hasiko da. Ondoren, deialdia proposatu duen organoari igorriko zaio, ikastetxeko zuzendaritzak emandako txostenarekin batera, egoki irizten dituen jarduketak egin ditzan, interesduna eta Irakasleen Batzordea entzun ondoren.
Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanposturako egokitzapena baloratzeko txostena prestatuko du, eta Giza Baliabideen Zerbitzuari igorriko dio.
Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
e) Jardunean ez den beste egoera administratibo batera pasatzeagatik.
f) Administrazioaren beste lanpostu baterako izendatua izateagatik.
g) Beste zerbitzu eginkizun bat emateagatik, dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barrenean, dela beste administrazio publiko batean.
h) Zerbitzu eginkizunak onartzea eragin zuen beharra desagertzeagatik, ikastetxean behin betiko destinoa duen irakasle batek lanpostua bete ondoren.
Justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, zerbitzu eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan aurreikusitako arrazoiren bat suertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.
4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu eginkizunetarako baimenik emanen.
5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).
Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.
6. Deialdi honetan izangai bat ere ez hautatzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen bidez betetzen ahalko dira ikasturte baterako, organo eskudunak proposatuta.
Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.
Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2018ko apirilaren 27an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.
I. ERANSKINA
Tuterako “ETI” IIPan proiektukako lankidetza
ezartzeko koordinazioa eta dinamizazioa
1.–Justifikazioa.
Esan behar da Tuterako “ETI” IIPak dinamizatzaile bat behar duela Elektronika departamentuan, izaera industrialeko profiletan metodologia aktiboak ezartzeko lana koordinatzeko eta dinamizatzeko. Ikasleen gaitasun teknikoez arduratzeaz gainera, prozesu horretan arreta berezia jarri behar zaie ikasleen norbanakoaren hezkuntza prozesuaren dimentsio pertsonal eta sozialei. Horregatik beharrezkotzat jotzen da irakasleen arteko koordinazioa, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia garatzean, ikasleen hezkuntza prozesuari behar duen arreta eman ahal izateko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Ekipo elektronikoen irakasle teknikoa eta proiektukako lankidetzan oinarritutako ikaskuntzaren dinamizatzailea izaera industrialeko hezkuntza zikloetan.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa izatea, Ekipo Elektronikoak espezialitatean.
–Esperientzia irakasle eta tutore modura, Elektrizitate eta Elektronikako zikloetan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Lanpostuarekin lotutako memoria bat edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko da, merezimendu lehiaketarako deialdia horretarako egiten baita. Hona hemen proiektuak gutxienez izan beharreko atalak:
a) Proiektuaren oinarriak: Elektrizitate eta Elektronika lanbide familiako zikloetara eta izaera industrialeko beste familia batzuetara aplikatutako proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren analisia.
b) “ETI” IIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ikastetxean proiektukako lankidetza ezartzeko lantaldeen koordinazio proiektua:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Proiektuetan oinarritutako lantaldeen koordinazioaren barne antolaketa “ETI” IIPan.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
–Prestakuntza ikaskuntza kooperatiboan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan.
–Prestakuntza gatazken konponbidean eta komunikazioan.
–Prestakuntza pertsonaren ezagutzan eta garapenean.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Pedro Lázaro Viloche, Lanbide Kualifikazioen Ataleko aholkularia.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: –Juan Carlos Ciria Fadrique, Tuterako “ETI” IIPko zuzendaria.
II. ERANSKINA
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzea Goi Mailako Lanbide Heziketako “Egokitze Fisikoa” izeneko zikloko diziplinarteko proiektuetan, LH Dualean, Tuterako “ETI” IIPan
1.–Justifikazioa.
Tuterako “ETI” IIPan lanbide profil berri bat ezartzeko prozesuari bi ikuspuntutatik ekin behar zaio une honetan, batetik, eredu metodologikoa aldatzea eta, bestetik, LH Duala antolatzea, ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko. Ikasleen gaitasun teknikoez arduratzeaz gainera, prozesu horrek eskatzen du ikasleen banan-banako hezkuntza prozesuaren dimentsio pertsonal eta sozialak sendotzea. Horregatik beharrezkotzat jotzen da irakasleen arteko koordinazioa, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia garatzean, ikasleen hezkuntza prozesuari behar duen arreta eman ahal izateko. Egokitze fisikoaren arloko profesional batek bereziki eduki behar ditu gaitasun horiek, eta bere lanean eredu metodologiko berria aplikatzen jakin behar du.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Gorputz Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren arduraduna, bai eta LH Dualarena ere, Gorputz eta Kirol Jardueren familiako heziketa zikloetan.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Gorputz Hezkuntza espezialitatean.
–Esperientzia izatea irakasle eta tutore modura Gorputz eta Kirol Jarduerekin loturiko zikloetan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Lanpostuarekin lotutako memoria bat edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, merezimendu lehiaketarako deialdia horretarako egiten baita. Hona hemen proiektuak gutxienez izan beharreko atalak:
a) Proiektuaren oinarriak: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza aztertzea (diziplinarteko proiektuei aplikatutako ikaskuntza).
b) “ETI” IIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzako diziplinarteko proiektua Egokitze Fisikoko Goi Mailako zikloan:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–“ETI” IIPan Egokitze Fisikoko Goi Mailako zikloko irakasle taldea antolatzea, proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren diziplinarteko garapena lortzeko.
–Heziketa ziklo horretan LH Duala ezartzea.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez:
–Prestakuntza proiektukako lanean eta lankidetzan.
–Prestakuntza gatazkei heltzeko prozeduretan eta komunikazioan.
–Prestakuntza bizikidetzari eta gela edo tailerraren kudeaketari loturik.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Jesús Garde Istúriz, Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Ataleko aholkularia.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: –Juan Carlos Ciria Fadrique, Tuterako “ETI” IIPko zuzendaria.
III. ERANSKINA
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzea Oinarrizko Lanbide Heziketako “Ile apainketa eta Estetika” izeneko zikloko diziplinarteko proiektuetan Burlatako “Burlada FP” IBan
1.–Justifikazioa.
“Burlada FP” IBak bi linea eskaintzen ditu Ile apainketa eta Estetikako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan, eta ikasleen nolakotasunak dibertsitateari arreta handia emateko eskatzen du. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa eskaintzearen ondorioz, ikasgelako lan metodologia berriak abiarazi dituzte, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzearekin batera.
Eredu metodologiko horren ezarketari jarraipena emateko, irakasle guztiek parte hartu behar dute diziplinarteko proiektuen bidez, eta lankidetzan jardun behar dute bai irakasle teknikoek, eta bai bloke komunetara atxikitako moduluetako irakasleek ere. Era berean, eta aurrekoaren ildotik, arreta berezia eman behar zaio enplegagarritasunerako gaitasunak (zeharkakoak zein teknikoak) garatzeari. Aukera horiek bat datoz ikasle bakoitza banan-banako hezkuntza proiektutzat hartzearekin.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Ile apainketako irakasle teknikoa.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa izatea, Ile apainketa espezialitatean.
–Esperientzia irakasle eta tutore modura, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan edo Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Lanpostuarekin lotutako memoria bat edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, merezimendu lehiaketarako deialdia horretarako egiten baita. Hona hemen proiektuak gutxienez izan beharreko atalak:
a) Proiektuaren oinarriak: Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloei aplikatutako proiektuetan oinarritutako ikaskuntza aztertzea.
b) “Burlada FP” IBaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzako diziplinarteko proiektua Oinarrizko Lanbide Heziketako “Ile apainketa eta Estetika” zikloan:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako “Ile apainketa eta Estetika” zikloko irakasle taldea antolatzea “Burlada FP” IBan, lanbide heziketa bereziko zikloetan proiektuetan oinarritutako irakaskuntza diziplina artean garatzeko.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
–Prestakuntza proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzan: proiektukako lana eta lankidetza.
–Prestakuntza gatazken konponbidean eta komunikazioan.
–Bizikidetzarekin, ikasgelaren kudeaketarekin eta araudi proaktiboarekin lotutako prestakuntza.
–Proiektuen garapenean parte hartu izana.
–Berrikuntza metodologikoari, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari eta gamifikazioari buruzko lantaldeetan parte hartu izana.
–Prestakuntza taldeko dinamiketan.
–Informatikako ezagutzak, hala nola, Google apps, Google tresnak, Drive-a eta Classroom-a menderatzea, argazkigintza digitala, bideoa, etab.
–Nazioartekotze proiektuetan parte hartu izana: Erasmus+, etab.
–Prestakuntza hezkidetzan eta genero berdintasunean.
–Beste prestakuntza batzuk: Lan arriskuen prebentzioa, lehen sorospenak, etab.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Iñigo Lerga Ayape, Lanbide Irakaskuntzak Garatzeko Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Gil Sevillano González, Burlatako “Burlada FP” IBko zuzendaria.
IV. ERANSKINA
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzea Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloetako diziplinarteko proiektuetan Elizondoko “Elizondo Lanbide Eskola” IIPan
1.–Justifikazioa.
“Elizondo Lanbide Eskola” IIPan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dira ikasle euskaldunentzat eta, horrenbestez, ikasle horien dibertsitateari arreta handia emateaz gainera, arreta hori euskaraz egitea beharrezkoa da. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa eskaintzearen ondorioz, lan metodologia berriak abiarazi dituzte ikasgelan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzearekin batera.
Eredu metodologiko horren ezarketari jarraipena emateko irakasle guztiek parte hartu behar dute diziplinarteko proiektuen bidez, eta lankidetzan jardun behar dute bai irakasle teknikoek eta bai bloke komunetara atxikitako moduluetako irakasleek ere. Era berean, irakasle euskaldunak erantsi behar zaizkio irakasle taldeari, beren irakaskuntza jarduna metodologia aktiboak aplikatuz garatuko dutenak.
Aurrekoaren ildotik, arreta berezia eman behar zaio etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eta zeharkako gaitasunak garatzeari. Aukera horiek bat datoz ikasle bakoitza banan-banako hezkuntza proiektutzat hartzearekin.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Bigarren Hezkuntzako Irakaslea, Oinarrizko LHko zikloetan Komunikazioa eta Gizartea modulua euskaraz emateko.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Euskara eta Euskal Literatura espezialitatean.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Lanpostuarekin lotutako memoria bat edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, merezimendu lehiaketarako deialdia horretarako egiten baita. Hona hemen proiektuak gutxienez izan beharreko atalak:
a) Proiektuaren oinarriak: Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloei aplikatutako proiektuetan oinarritutako ikaskuntza aztertzea.
b) “Elizondo Lanbide Eskola” IBParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzako diziplinarteko proiektua Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–”Elizondo Lanbide Eskola” IBPan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko edo zikloetako irakasle taldea antolatzea oinarrizko lanbide heziketako zikloetan proiektuetan oinarritutako diziplinarteko irakaskuntza garatzeko.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
–Prestakuntza proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzan: proiektukako lana eta lankidetza.
–Prestakuntza gatazken konponbidean eta komunikazioan.
–Bizikidetzarekin, ikasgelaren kudeaketarekin eta araudi proaktiboarekin lotutako prestakuntza.
–Proiektuen garapenean parte hartu izana.
–Berrikuntza metodologikoari, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari eta gamifikazioari buruzko lantaldeetan parte hartu izana.
–Prestakuntza taldeko dinamiketan.
–Informatikako ezagutzak, hala nola, Google app-ak, Google tresnak, Drive-a eta Classroom-a menderatzea, argazkigintza digitala, bideoa, etab.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Juan Miguel Vicente Errea, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko aholkularia.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Maite Ariztegi Etxepeteleku, Elizondoko “Elizondo Lanbide Eskola” IBPko zuzendaria .
V. ERANSKINA
eTwinning proiektuaren koordinazioa Azagrako
“Reyno de Navarra” DBHIan
1.–Justifikazioa.
eTwinning Europako ikastetxeen elkargoa da, eta plataforma bat eskaintzen die parte hartzen duten Europako 42 herrialdeetako ikastetxeetako hezkuntza taldeei, haien artean komunikatzeko, lankidetza gauzatzeko eta proiektuak garatzeko.
Ikastetxean “eTwinning” programa ezartzearen helburua da beste ikastetxe batzuekiko lankidetza sustatzea, IKTen bitartez, eta gainera ikasleek ingeleseko maila ona lortzea.
eTwinning programa, hasiera batean, Frantsesa irakasgaian aplikatzea aurreikusita dago, eta gero, beste irakasgai batzuetan ere aplikatuz joanen da.
Bi ikasturte horietan bazkideak aurkitzea da asmoa, ikastetxeen artean ikasle truke birtualak egiteko, komunikazio hizkuntza gisara frantsesa erabilita. Ekimena abiarazteko unean, hasierako bazkide birtuala Audengeko (Frantzia) ikastetxea litzateke, herri hori Azagrarekin senidetuta baitago; Udalaren lankidetzari esker, harreman sendoak ezarri dira azken urteotan bi herriotan egiten ari diren kultur eta kirol jardueren bitartez. eTwinning plataformaren bidez ikasleek birtualki elkar ezagutzea da hasierako ideia, eta azken xedea, berriz, benetako ikasle trukea da.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakaslea, Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa espezialitatean.
–PF eskakizuna.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakaslea Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa espezialitatean.
–Irakaskuntza esperientzia eTwinning programa nola erabili eta menderatu irakasten.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Azagrako “Reyno de Navarra” DBHIaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ikastetxean eTwinning programa ezartzeko proiektua:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez:
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Batzordeburua: Maika Bejarano Elizagaray, Europako Proiektuen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: M.ª del Mar Gonzalo Casado, Azagrako “Reyno de Navarra” DBHIko zuzendaria.
VI. ERANSKINA
Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritutako materialak ingurune birtual batean ezartzea, Iruñeko “Basoko” BHIan
1.–Justifikazioa.
Basoko BHIa 2013-2014 ikasturtean sartu zen MEC-British Council Hitzarmenean; izan ere, 2007tik, programa elebiduna eskaintzen zuen, eta hastapenetatik aritu izan da lankidetzan Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin (NUHEO). Programen aniztasun horren ondorioz, ikasleen mailak askotarikoak dira eta, batzuetan, taldeen banaketa oso espezifikoak egitea izaten da konponbidea; zenbaitetan, ordea, ez da egoten klase berean maila hain desberdinetako ikasleei eraginkorki arreta emateko benetako gaitasunik. Duela bi ikasturte, (ingeleseko) departamentuko proiektu bat proposatu, eta Hobekuntza Planean sartu zen; horren asmoa zen Moodle/Google Classroom ikasgela batean Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (EEEB) araberako materialak jartzea eta, horren bidez, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuagoa eskaini ahal izatea.
Proiektu honen justifikazioa materialak sortzen jarraitzea da, EEEBko maila desberdinetako materialak ezarri ahal izateko (A1etik C1 mailetara), eta departamentuko kide guztientzat bera izanen den lan metodologia bat ezartzea, hizkuntzen beste departamentu batzuetara ere hedatzen ahalko dena. Horrela, gure ikastetxean izaten ahal diren mailen aniztasunari arreta ematen ahalko genioke; izan ere, hiru hizkuntza programa paraleloan egiten dituen Nafarroako ikastetxe bakarra gara, eta, irtenbide horri esker, arreta espezializatua ematen ahalko zaie bai berandu eta hizkuntza arloko atzerapen handiarekin sartu diren ikasleei, eta bai British Programan parte hartzen duten ikasle aurreratuenei ere, DBH bukatu baino lehen B2 maila egiaztatuta izaten baitute, zenbaitetan. Azken finean, asmoa da ez soilik materialen poltsa bat sortzea eta horren erabilera protokolo bat sortzea; horrez gainera, prestakuntza espezifikoa eman nahi zaie ikastetxeko behin betiko irakasleei, proiektua bukatu ondoren ere hura garatzen jarrai dezaten. Hori dela eta, uste da beharrezkoa da lanpostu bat hornitzea zerbitzu eginkizunetan, programa garatzeko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
–Ingeleseko irakasle espezialista.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakaslea Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa espezialitatean.
–EEEBri buruzko ezagutzak.
–NUHEOren programan irakasle kolaboratzaile gisara jardun izana.
–Esperientzia Moodle-en edo antzeko ikasgela birtualetan, Google Classroom, adibidez.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) “Basoko” BHIaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ikastetxean Ikasgela Birtuala ezartzeko proiektua:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Iñaki Salegui Ciordia, Atzerriko Hizkuntzen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Héctor Odín Fernández Bahíllo, Iruñeko “Basoko” BHIko zuzendaria.
VII. ERANSKINA
Iruñeko “Buztintxuri” HLHIPan “ACCA” proiektua ezartzeko koordinazioa
1.–Justifikazioa.
Ikastetxeak eskaintzen dituen hizkuntza ereduak (A/G eta D) Ingelesez Ikasteko Programaren barruan garatzen dira. Lehen Hezkuntzako azken mailetan (4., 5. eta 6. mailetan), irakaskuntza-ikaskuntza prozesua lankidetza dinamika eta egituretan oinarritzen da, Vic-eko Unibertsitateko ACCA proiektuan jasotzen denaren ildotik.
ACCA (gaztelaniaz “Aprender a Cooperar, Cooperar Aprendiendo”) proiektua Johnson, Johnson eta Holubec egileen ikaskuntza kooperatiboaren definiziotik abiatzen da (1999), eta Spencer Kaganen ekarpenak (1999) eransten dizkio. Egile horiek nahitaezko lau osagai bereizten dituzte dinamika edo jarduera bat kooperatiboa izan dadin:
- Banakako erantzukizuna.
- Berdintasunez parte hartzea.
- Aldi bereko elkarrekintza.
- Interdependentzia positiboa.
Metodologia horren bidez ikasleen arteko elkarrekintza etengabea denez, egoera irekienetan edo kontrol gutxiagoko egoeretan ahozko zein idatzizko adierazpen gaitasunak hobeto menderatzea eskatzen du. Hauxe da asmoa: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera curriculumaren guztizko edukiaren %60, gutxienez, ACCA metodologia baliatuz ematea. Horretarako, nahitaezkotzat jo da eredu bakoitzak erreferentzia bat izatea, ekimenak eta estrategiak gidatuko dituena, irakasleek bigarren hizkuntza baliatuz dinamika kooperatiboak ezartzeko modua izan dezaten.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
Lehen Hezkuntzako bi irakasle, bata A/G eredukoa eta bestea D eredukoa, hizkuntza eredu bakoitzeko 4., 5. eta 6. mailetarako.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bana irakasle horietako bakoitzarentzat 2018-2018 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–A/G ereduko zerbitzu eginkizunean:
- Lehen Hezkuntzako maisua/maistra.
- PI profila.
–D ereduko zerbitzu eginkizunean:
- Lehen Hezkuntzako maisua/maistra.
- PI profila.
- EGA edo balio berekoa.
–Zerbitzu eginkizun baterako zein besterako:
- Esperientzia edo prestakuntza talde kooperatiboen kudeaketan.
- Esperientzia Ingelesez Ikasteko Programako tutorekidetzan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) ACCA proiektuaren oinarriak.
b) “Buztintxuri” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan ACCA proiektua ezartzeko garatu beharreko lan plangintza:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Barne antolaketa.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Uxue Larraza Sola, Prestakuntza Programen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Ander Clemente Idiazabal, “Buztintxuri” HLHIPko zuzendaria.
VIII. ERANSKINA
eTwinning proiektuaren koordinazioa Lekunberriko “Ibarberri” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
eTwinning, Europako ikastetxeen komunitatea, Europako herrialdeetako ikastetxeen artean lankidetza sustatzeko plataforma bat da. IKTen bidez trukea, lankidetza, komunikazioa eta proiektuak garatzeko espazio bat da.
“Ibarberri” HLHIPa, une honetan, Kontratu-Programan parte hartzen ari da, eta hainbat jarduketa abiarazten ari da arlo hauek hobetzeko: hezkuntza inklusiboa, familien parte hartzea, ikastetxeko bizikidetza eta, azkenik, berrikuntza metodologikoa gaitasunen arabera lan egiteko orduan. Berriki Ikaskuntza Komunitate bilakatu da, non, elkarrizketari, inklusioari eta taldean lan egiteari garrantzia emateaz gainera, bereziki nabarmendu nahi baita ingelesaren erabilera ohiko orduez harago hedatzeari. Horrela, ikastetxean eTwinning programa ezartzeak alderdi horiek sustatzen lagunduko luke.
Horretarako, beharrezkotzat jo da ingeleseko espezialitatea duen irakasle bat egotea, aurrez Kontratu-Programa batean aktiboki parte hartu duena, eta esperientzia eta prestakuntza dituena ikaskuntza kooperatiboan, proiektukako lanean nahiz IKTetan, ikastetxean eTwinning proiektuak koordinatzearen ardura har dezan.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
–Maisu edo maistra Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa espezialitatean.
–Esperientzia ikaskuntza kooperatiboan eta ikaskuntza komunitateetan.
–eTwinning programari buruzko ezaguerak.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Atzerriko Hizkuntzako espezialitatean: Ingelesa.
–Prestakuntza Kontratu-Programan.
–Esperientzia eta prestakuntza izatea ikaskuntza komunitateetan eta ikaskuntza kooperatiboan.
–Prestakuntza proiektukako ikaskuntzan.
–Prestakuntza IKTetan eta gaitasun digitalean.
–eTwining plataforman izena emanda egotea eta ikasturtean zehar proiektu bat prestatzea.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) “Ibarberri” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ikastetxean eTwinning programa ezartzeko proiektua:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Batzordeburua: Elisa Echenique Echenique, Europako Proiektuen Bulegoko irakasle aholkularia.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Nerea Labayen Esnaola, “Ibarberri” HLHIPko zuzendaria.
IX. ERANSKINA
Enplegua aktiboki bilatzeko lan aholkularitzako zerbitzu bat diseinatu eta garatzea, Iruñeko “Felix Urabayen” Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuko (NHBHI) ikasleentzat
1.–Justifikazioa.
Iruñeko Félix Urabayen NHBHIa da, Nafarroan, Helduentzako Bigarren Hezkuntza (HBH) eta Batxilergoa modalitate presentzialean (HBH) zein urrutikoan (HBH eta Batxilergoa) irakasteko baimena duen ikastetxe bakarra.
Azken hamarkadan, krisialdian, ikasle kopuruak nabarmen egin du gora. Ikasle gehienak 30 urtetik beherakoak dira, lan bila dabiltzanak edo lanbide heziketa arautura sartu nahi dutenak.
Nafarroako Parlamentuaren 2016ko apirilaren 7ko Osoko Bilkuran (27. bilkura egunkaria) aho batez onartu zen Hezkuntza Departamentuan eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan aurkeztutako proposamena, Felix Urabayen NHBHIko ikasleei prestakuntza akademikoaren osagarria izanen den prestakuntza mota berezi bat, lan munduari buruzko ezaguera emanen duena, eta enplegua eskuratzea erraztuko duena, eskaintzeko plan bat aztertzea, garatzea eta indarrean jartzeari buruzkoa. Horretarako, plan horrek honako alderdi hauek hartu behar lituzke aintzat, besteak beste: ikasleen lan orientazioa, institutuan bertan prestakuntza jarduerak egitea eta beharrezko baliabide materialak eta langileak hornitzea.
Felix Urabayen NHBHIko ikasleentzat, nahitaezkoa da tailerren eta banan-banako aholkularitzaren bidez enplegua aktiboki bilatzeko prestakuntza, informazioa eta aholkularitza emanen dituen espezialista bat izatea.
Bestalde, Felix Urabayen NHBHIk ikasgela birtual bat du Moodle ingurunean, oso erabilgarria eta eraginkorra dena ikasleekiko komunikazio kanal gisara; hori dela eta, proiektu honetarako ere erabili behar da.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Batxilergoko Ekonomia irakaslea, eta ikastetxeko lan aholkularitza proiektuaren arduraduna.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Ekonomia espezialitatean.
–FL profila (online prestatzailea) izatea. Profil hori Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezartzen da.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Izangaiek lanpostuari lotutako lan proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko dute.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak. Felix Urabayen NHBHIko hezkuntza ereduaren ezaugarriak. Ikasleen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra. Ikasleen profila.
b) Lan aholkularitza zerbitzua sortzeko lan plangintza.
–Zerbitzurako proposatutako helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza ildoak, gutxienez honako hauek barne hartuz:
- Ikasleei prestakuntza eta aholkularitza ematea enplegua aktiboki bilatzeko tresna desberdinen ezagutzari eta erabilerari buruz.
- Informazio eta komunikazio kanalak.
Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da onlineko prestakuntza plataformen administratzaile gisa.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Antolamenduaren, Hezkuntza Departamentuko Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Fernando Gorostizu López, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko Ikasketak Antolatzeko Ataleko burua.
X. ERANSKINA
Kontratu-Programaren barruan, Murillo el Frutoko “Raimundo Lanas” HLHIPan proiektukako lankidetza ezartzeko bigarren faserako lantaldeen koordinazioa
1.–Justifikazioa.
Azken bi urteetan ikastetxea gauzatzen ari den garapenean, irakasleen taldea prestakuntza bat egiten ari da, Inklusio Departamentuak bultzatu eta gidatutako aldaketa metodologiko bat garatzeko. Dibertsitateari arreta emateko ikastetxe espezializatuan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditu) proiektuetan oinarritutako ikaskuntza modu progresiboan abian jarri denez, modu berezian hartu nahi izan dira aintzat ikasleen norbanakoaren hezkuntza prozesuaren dimentsio pertsonal eta sozialak, are gehiago ikastetxe honetako ikasleen berezitasunak kontuan izanda. Horregatik beharrezkotzat jotzen da irakasleen arteko koordinazioa, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia garatzean, ikasleen hezkuntza prozesuari behar duen arreta eman ahal izateko. Halaber, beharrezkoa da aipatutako aldaketa metodologikoaren barruan abian dauden programetan parte hartzen duten klaustroko irakasle guztiak koordinatzeko eta koordinazio lana gauzatzeko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Lehen Hezkuntzako irakaslea, Gorputz Hezkuntzako tituluarekin. Ikastetxean programatutako jardueren artean Gorputz Hezkuntzako espezialitateari dagozkionak koordinatzeko, hala nola, ikastetxea erretiratuekin, Gurasoen Elkartearekin eta Udalarekin batera gauzatzen ari diren programa.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Gorputz Hezkuntza espezialitatean.
–Esperientzia irakasle eta tutore modura, dibertsitateari arreta emateko programetan.
–Prestakuntza eta esperientzia ikaskuntza komunitateetan, proiektukako lanean eta lankidetzan.
–Esperientzia Haur eta Lehen Hezkuntzako proiektuen koordinazioan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza aztertzea Haur eta Lehen Hezkuntzei aplikatuta.
b) “Raimundo Lanas” IBaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ikastetxean proiektukako lankidetza ezartzeko 2. faserako lantaldeen koordinazioa:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Proiektuetan oinarritutako lantaldeen koordinazioaren barne antolaketa “Raimundo Lanas” IBan.
–Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.
d) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez:
–Gatazken konponbidea eta komunikazioa.
–Ikaskuntza Komunitateak/Ikaskuntza kooperatiboa/Proiektuen bidezko ikaskuntza.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XI. ERANSKINA
Iruñeko “San Francisco” HLHIPan Kontratu-Programa berrikuntza proiektua ezartzea
1.–Justifikazioa.
Aurtengo ikasturtean (2017-2018) hasi da Kontratu-Programa berrikuntza proiektua ezartzeko prozesua, eta klaustroa osorik ari da horretan parte hartzen. Hiru urteko proiektu honetan, Hezkuntza Departamentua hiru ikasturtez (2017-2018 ikasturtetik 2019-2020 ikasturtera) engaiatu da “San Francisco” HLHIParekin, eta proiektuak honako hau du helburu nagusitzat: hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta bultzatzea, ikastetxearen ingurunera eta horren ezaugarrietara moldatutako hobekuntza proiektu bat ezarri eta martxan jarriz.
Ikasturte honetan, 2017-2018, lehen fasea garatzen ari gara (prestakuntza, prestakuntza proposamenak gauzatzea, plangintza eta akordioak), eta maiatzaren bukaeran adostuko da hurrengo bi ikasturteetan garatuko den Jarduketa Plana.
Horretarako, beharrezkoa da irakasle egonkorrak izatea, batez ere Lehen Hezkuntzako lehen zikloan (AG eredua). Hala, irakasleak behar ditugu neurri eta inplikazio maila horretako berrikuntza proiektu batek dakarren eraldaketa prozesua osorik ezarriko dela bermatzeko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
AG ereduko Lehen Hezkuntzako irakaslea, Haur Hezkuntzarako gaitua.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Lehen Hezkuntzako maisu/maistra, Haur Hezkuntzarako gaitua.
–Esperientzia Kontratu-Programako edo horren antzeko inklusio proiektuetako partaide gisara.
–Prestakuntza proiektuen eta txokoen bidezko lanean.
–Ikastetxea ezagutzea.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Iruñeko “San Francisco” IParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
d) Hezkuntza inklusioari eta metodologia aktiboei buruz jasotako prestakuntza.
e) Esperientzia inklusio proiektuak (Kontratu-Programa, adibidez) ezartzen.
Proiektuak DIN-A4 formatuko 10 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita, 1,5eko lerroartearekin, eta 11 puntuko Calibri letra motarekin.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XII. ERANSKINA
Eloko “Santa Bárbara” HLHIPko ikaskuntza komunitatea ezartzeko eta garatzeko metodologia aktiboen arduraduna
1.–Justifikazioa.
Eloko “Santa Bárbara” HLHIParen hezkuntza proiektuak aldaketa sakonak izan ditu azken bi ikasturteetan, batez ere, Ikaskuntza Komunitate bilakatzea eta proiektutako lana ezartzea. Bi aldaketa horiek profil zabaleko irakasleak eskatzen dituzte, moldatzeko gaitasuna dutenak eta ikasgai bat baino gehiago emateko gai direnak; era berean, espiritu berritzailea izan eta beste lankideekin koordinatzeko prest egon behar dute, baita irakaskuntza partekatzeko edota ikasgelan boluntarioak (senideak, batez ere) izateko ere.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Irakasleak Lehen Hezkuntzako tutorea izan beharko du, maila bateko baino gehiagoko ikasleen talde batean, Ingelesez Ikasteko Programaren barruan, eta ikasgaiak gaztelaniaz zein ingelesez ematen ahalko ditu. Era berean, hezkuntza premia bereziak dituzten askotariko ikasleei arreta eman behako die. Proiektuetan oinarritutako lana gauzatzeko ezaguerak izan beharko ditu, ikaskuntza kooperatiboa ere oinarri hartuta, eta beste ikasgai batzuetako irakasleekin koordinatzeko gai izan beharko du, horiekin ikasgaiak edo proiektuak partekatzen badira.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Matematika, Hizkuntza edo Zientzien espezialitatean, gaztelaniaz.
–Indarreko legearen araberako gaikuntza izatea ikasgaiak ingelesez emateko, Ingelesez Ikasteko Programaren barruan.
–Indarreko legearen araberako gaikuntza izatea pedagogia terapeutikoko maisu/maistra gisara lan egiteko.
–Indarreko legearen araberako gaikuntza izatea Ingeleseko maisu/maistra gisara lan egiteko.
–Prestakuntza proiektukako lanean.
–Prestakuntza heziketa emozionalean.
–Prestakuntza ikaskuntza kooperatiboan.
–Hiru ikasturte oso edo gehiagoko esperientzia landa eskola osatugabeetan, non maila bat baino gehiagoko ikasleak dauden talde berean.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) “Santa Bárbara” IPko gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapena.
b) Izangaiaren profila eskakizunetara moldatzearen justifikazioa.
c) Diziplinarteko izaera duen proiektu baten adibidearen deskribapena, honako alderdiak jasotzen dituena:
I.–Proiektuaren izenburua.
II.–Proiektuaren curriculum justifikazioa: helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak.
III.–Jardueren denbora banaketa.
IV.–Metodologia.
V.–Ebaluazioa.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XIII. ERANSKINA
Eloko “Santa Bárbara” HLHIPko bizikidetza batzordea koordinatzea, heziketa emozionalean, eta ikaskuntza komunitatea ezartzean eta garatzean oinarrituta
1.–Justifikazioa.
Eloko “Santa Bárbara” HLHIParen hezkuntza proiektuak aldaketa sakonak izan ditu azken bi ikasturteetan, batez ere, Ikaskuntza Komunitate bilakatzea eta proiektutako lana ezartzea. Bi aldaketa horiek profil zabaleko irakasleak eskatzen dituzte, moldatzeko gaitasuna dutenak eta ikasgai bat baino gehiago emateko gai direnak; era berean, espiritu berritzailea izan eta beste lankideekin koordinatzeko prest egon behar dute, baita irakaskuntza partekatura edota ikasgelan boluntarioak (senideak, batez ere) eduki ohi izatera ere. Halaber, ikaskuntza komunitateen helburuetako bat da bizikidetza giro egokia sortzea ikasleak ongi garatzeko, heziketaren zein emozioen ikuspuntutik. Horrekin lotuta, berebiziko garrantzia du irakasle bat izatea gai izanen dena ikastetxean eta parte hartzen duten eragile guztien artean (irakasleak, ikasleak eta familiak) bizikidetza ona bultzatuko duen jarduketa plan bat garatzeko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Irakasleak Lehen Hezkuntzako tutorea izan beharko du, maila bat baino gehiagoko ikasleez osatutako talde batean, eta, Ingelesez Ikasteko Programaren barruan, eta ikasgaiak gaztelaniaz emanen ditu. Horretarako, irakasleak proiektuetan oinarritutako lana gauzatzeko beharrezko ezaguerak izanen ditu, eta gai izanen da beste ikasgai batzuetako irakasleekin koordinatzeko, ikasgelako eguneroko lanaren oinarrian dauden diziplinarteko proiektuak horiekin partekatuz gero. Halaber, eskolako bizikidetzaren arduraduna izanen da, beste irakasle batzuez, senideez eta ikasleez osatutako bizikidetza batzorde bat koordinatuz; batzorde horrek ezarriko du heziketa emozionalean oinarritutako jarduketa programa. Orobat, musikako prestakuntza ere izan beharko du, eskola orduetan zein eskolaz kanpoko orduetan jarduteko.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea, matematika, Hizkuntza edo Zientzien espezialitatean, gaztelaniaz.
–Indarreko legearen araberako gaikuntza Lehen Hezkuntzan Musika ikasgaia emateko.
–Prestakuntza proiektukako lanean.
–Prestakuntza heziketa emozionalean.
–Espezialista bizikidetzan edota gatazken konponketan.
–Hiru ikasturte oso edo gehiagoko esperientzia landa eskola osatugabeetan, non maila bat baino gehiagoko ikasleak dauden talde berean.
–Esperientzia Ikaskuntza Komunitatea den Nafarroako ikastetxeren batean.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Santa Barnara IPko gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapena.
b) Izangaiaren profila eskakizunetara moldatzearen justifikazioa.
c) Bizikidetza batzordea koordinatzeko proiektua, heziketa emozionalean oinarrituta:
I.–Helburuak.
II.–Jarduketa ildoak.
III.–Denbora banaketa.
IV.–Proiektuaren ebaluazioa.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XIV. ERANSKINA
Lizarrako “Tierra Estella-Lizarraldea” BHIan
proiektukako metodo didaktikoa ezartzea
1.–Justifikazioa.
Proiektukako lana edo PBL (ingelesez, Project-Based Learning) ikasleentzat adierazgarriak diren gaiak hautatzean eta curriculumaren atal desberdinak gai horien inguruan integratzean datza. Metodologia horrek hainbat azterlanen bermea du eta eskakizun bereziak ditu, hala nola talde lana, ikerketarako gaitasunak eta lan denboren autogestioa; funtsean, ikasgelako lana ulertzeko modu berri bat da, ohiko eskola magistralaz bestelakoa. Gaur egun, irakasleek erronka bikoitza dute. Batetik, ikasgelako hezkuntza beren inguruko errealitatearen barruan integratzea eta, bestetik, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzearen jauzia murrizteko modua bilatzea. Lehen erronkari dagokionez, esan behar da gizarte hau informazio eta baliabideen kopuru handia jasotzen ari dela etengabe. Hala eta guztiz ere, gure ikasle asko ez daude batere motibatuta, eta sentitzen dute sistemak ez dizkiela ematen haiek behar dituzten erantzunak Eskuragarri ditugun baliabide kopuru handi hori kudeatzean jakitea eta, ikasleen begien aurrean, baliabide horiei zentzu bat ematea da, oro har, ikastetxeen eta irakasleen kezka nagusietako bat.
Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzeari dagokionez, lehenik esan behar da aldaketa hori zaila izaten dela. Bigarren Hezkuntzako irakasleek aplikatu ohi izan duten metodologia eredua, Lehen Hezkuntzan aplikatzen denetik urruti dago eta desberdina da; hori dela eta, Bigarren Hezkuntzara jotzen duten ikasle asko galduta sentitzen dira. Egoera horrek ondorioak ditu bai jarreretan eta bai gaitasunetan, eta iristen dituzten mailan isla izanen du.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Bigarren Hezkuntzako matematika irakaslea.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Matematika espezialitatean.
–Esperientzia eta prestakuntza proiektuen bidezko lanean eta metodologia aktiboetan.
–Esperientzia lan taldeen koordinazioan, departamentu arteko lana garatzeko.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak: Lizarrako “Tierra Estella-Lizarraldea” BHIan proiektukako metodo didaktikoa ezartzea.
b) “Tierra Estella-Lizarraldea” BHIaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Lan taldearen koordinazio proiektua, proiektuaren helburu estrategikoak eta jarduketa ildoak finkatzeko:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Metodologia.
–Egutegia
–Giza baliabideak eta baliabide materialak.
–Prestakuntza.
–Ebaluazioa.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
ERANSKINA
DBH 3 eta 4ko ikasleen hastapen sozio-laboralaren arduraduna (bizitza autonomorako gaitasunak garatzea eta itxaropenak areagotzea) Vianako “Del Camino” DBHIan
1.–Justifikazioa.
Gure gizartean eta gure hezkuntza sisteman, aukera berdintasuna partekatutako printzipio eta desio orokortu bilakatu dira, apurka-apurka. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzat, printzipio hori diskriminazioaren aurkako eta bizitzaren arlo guztietan normalizazioa bilatzeko borroka bilakatu da. Zalantzarik gabe, inklusioa lortzeko esparru garrantzitsuenetako bat lan ingurunea da, eta alderdi hori da, hain zuzen ere, konplexuenetako bat.
16/17 ikasturtean Curriculum Bereziko Unitate (CBU) bat sortu zen “Camino” DBHIan. Ikastetxeak CBU ireki bat izan nahi du, proiektuak ikasgeletako hormetatik kanpo gauzatu nahi dituena, inguruneak eremu desberdinetan eskaintzen dituen baliabideak, materialak zein giza baliabideak erabili ahal izateko. Finean, ikastetxea errealitatearekin lotzea da asmoa. Aldi berean, ikasleak hezkuntza eremu arruntean ahal bezain beste sar daitezen bultzatzen da, baterako jardueretan parte hartuz eta ikasleen eta irakasleen arteko harremanak eraikiz, ohiko taldearekin ikasgelan egiten diren saioetatik kanpo.
Esparru horretan, programa bat sortzeko premia sortu da, “LaborESO” programaren ildoan, baina CBU bateko ikasleen ezaugarri eta premia berezietara moldatua. Helburua da ikasle horiei aukera garrantzitsu bat ematea ezaguerak eta gaitasunak zabaltzeko, bai eta auto-kontzeptua eta auto-estimua bultzatzeko, gizarte balioak indartzeko eta kontzientzia zein itxaropenak areagotzeko ere. Izan ere, alderdi horiek ikasle guztientzat garrantzitsuak izanda, are garrantzitsuagoak dira CBUko ikasleentzat.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko maisu edo maistra.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko maisu edo maistra, CBUetan esperientzia duena.
–Ikastetxeetan LaborESO programa garatzen parte hartu izana (Dibertsifikazioko edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programetan).
–Esperientzia izatea hezkuntza berrikuntza proiektuak koordinatzen eta gauzatzen.
–Viana eta herriko baliabide soziolaboralak ezagutzea.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) “Camino” DBHIaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
I.–Helburuak.
II.–Jarduketa ildoak.
d) Hezkuntza berrikuntzari eta laneko gizarteratzeri buruz jasotako prestakuntza.
e) Gizarteratze proiektuak ezartzen izandako esperientzia.
Proiektuak DIN-A4 formatuko 10 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita, 1,5eko lerroartearekin, eta 11 puntuko Calibri letra motarekin.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XVI. ERANSKINA
“Iparralde” DBHIan metodologia aktiboak ezartzeko zerbitzu eginkizuna
1.–Justifikazioa.
2018ko irailean jarriko da abian “Iparralde” DBHI. Ikastetxe horren helburuen artean dago metodologia aktiboak baliatzea. Hori dela eta, beharrezkoa deritzogu ikastetxearen hasierako eraikuntzan laguntzeko gai izanen diren profil bereziko langileak izateari.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
–Zientzia eta matematika arloko irakasle 1 (Biologia eta Geologiako edo Fisika eta Kimikako espezialitatekoa). Metodologia aktiboetan prestakuntza edota esperientzia duena (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, zerbitzu ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, ikaskuntza paisaiak, etab.).
–Hizkuntzen arloko 2 irakasle (Euskara, Gaztelania edo Ingeleseko espezialitatekoak). Metodologia aktiboetan prestakuntza edota esperientzia dutenak (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, zerbitzu ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, ikaskuntza paisaiak, etab.).
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Hiru zerbitzu eginkizun 2018-2018 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea.
–Prestakuntza metodologia aktiboetan.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Metodologia aktibo batean (POI, zerbitzu ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, ikaskuntza paisaiak, etab.) oinarritutako unitate didaktiko bat DBHko 1. edo 2. mailarako.
Unitate didaktikoak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu, gehienez, alde bakarretik idatzita.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XVII. ERANSKINA
Faltzesko “Doña Álvara Álvarez” HLHIPan Amara Berri hezkuntza eredura igarotzea
1.–Justifikazioa.
Faltzesko “Doña Álvara Álvarez” HLHIPak ibilbide luzea du hezkuntza berrikuntzaren eremuan:
–Eskola biblioteka tresna didaktiko gisara sortu eta erabiltzea.
–Integratic Programa (Chromebook LHko 5. mailatik DBHko 2. mailara).
–Ikasleen irakurmena hobetzeko metodologia aktiboak garatzen dituen Irakurketa Plana.
–Metodologia aktiboagoak Ingurunearen Ezagutza arloan (ikastetxe guztian, ikasliburuak proiektuetan oinarritutako metodoekin ordezkatu ziren, besteak beste).
–Zerbitzu ikaskuntza (ZI).
–Bizikidetza: ikasleak bitartekari izateko prestatzea.
–COMBINAR programa (2013-2015).
–UDIak eta ebaluazio hezigarria.
2016-2017 ikasturtean Dibertsitateari Arreta Emateko Plan Estrategikoaren proiektu pilotuan parte hartu zuen, “Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoetan hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko Kontratu-Programa” izeneko berrikuntza proiektuaren bidez.
Egindako prestakuntza eta aldaketa prozesuaren bitartez, “Doña Álvara Álvarez” HLHIPak ikastetxea guztiz eraldatzeari buruzko gogoeta eta eztabaida egin du, bai eta adostasunera iritsi ere; horrela, aldaketa handi bat gertatu da hainbat arlotan: ikasleak antolatzeko modua, ikasgela, espazio, material eta ordutegien banaketa, heziketa proposamenak, altzariak, metodologia, irakasleen eginkizuna, eta abar, Amara Berri antolaketa ereduari jarraikiz.
Horretarako, “Doña Álvara Álvarez” HLHIPak klaustroaren %90 baino gehiagoren babesa du, baita Eskola Kontseiluaren onespena ere, proiektuan konfiantza baitu.
Orain, ikastetxeak konpromisoa hartzeko eta hezkuntza eraldaketa integraleko prozesu horretan inplikatzeko prest egonen diren irakasleak behar ditu.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
–Lehen zikloko tutoretza bere hain hartuko duen irakaslea.
–Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista.
–Ingeleseko irakasle espezialista.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Hiru zerbitzu eginkizun 2018-2018 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Kidegoa, espezialitatea:
- Lehen zerbitzu eginkizuna: Lehen Hezkuntzako maisua/maistra.
- Bigarren zerbitzu eginkizuna: Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra espezialista.
- Hirugarren zerbitzu eginkizuna: Ingeleseko maisu-maistra espezialista.
–Prestakuntza espezifikoa Kontratu-Programan.
–Esperientzia Chromebook-aren erabileran eta metodologia aktiboetan.
–AMARA BERRI sistema ezagutzea.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak:
–Hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko Kontratu-Programaren ildoei jarraitzen dien ikastetxe baten ezaugarriak.
–Faltzesko “Doña Álvara Álvarez” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
b) Proiektukako lanarekin, ikaskuntza kooperatiboarekin eta hezkuntza inklusioarekin lotutako prestakuntza eta esperientzia.
Proiektuak DIN-A4 formatuko 10 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita, 1,5eko lerroartearekin, eta 11 puntuko Calibri letra motarekin.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XVIII. ERANSKINA
Olaztiko “Domingo Bados” HLHIPan ikaskuntza komunitatea ezartzeko eta garatzeko prozesuan parte hartzea
1.–Justifikazioa.
Olaztiko “Domingo Bados” HLHIParen hezkuntza proiektuak aldaketa sakonak izan ditu azken urteotan; batez ere, Hezkuntza Departamentuaren Kontratu-Programa deialdiaren harira, ikaskuntza Komunitate bilakatzearekin lotuta.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Irakasleak Lehen Hezkuntzako lehen zikloko tutore gisara jardun beharko du, abian diren zenbait jarduketa gauzatuz: talde interaktiboak, irakurketa dialogikoak, etab.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea.
–EGA titulua edo baliokidea.
–Prestakuntza edo/eta esperientzia Ikaskuntza Komunitateetan eta metodologia aktiboetan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
c) Proiektuaren oinarriak:
–Ikaskuntza Komunitatearen ildoei jarraitzen dien Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe baten ezaugarriak.
d) Olaztiko “Domingo Bados” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
e) Prestakuntza eta esperientzia, proiektuari dagokionez.
Proiektuak DIN-A4 formatuko 10 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita, 1,5eko lerroartearekin, eta 11 puntuko Calibri letra motarekin.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XIX. ERANSKINA
Iruñeko “García Galdeano” HLHIPko Haur Hezkuntzan “IDEAL” giroen proiektua egonkorki ezartzeko lantaldearen koordinazioa
1.–Justifikazioa.
“García Galdeano” HLHIPak 2011-2012 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Ikaskuntza Komunitate gisara. Irakaslearen lana ikasleen inklusiorako arrakastatsuak diren bi jarduketatan oinarritzen da: talde interaktiboak eta solasaldi dialogiko literarioak. Inklusio lan hori osatzeko, ikasleek bi erreferente dituzte ikasgelan, eta horiek irakaskuntza partekatuan aritzen dira.
Gainera, 2014-2015 ikasturtetik aurrera, ikastetxe honek IDEAL proiektua garatzen du pedagogia aktiboen bidez, Haur Hezkuntzan. Proiektu hori gauzatzeko lantalde egonkor bat behar da, proiektua elikatzen duten oinarri pedagogiko eta metodologikoak finkatzen jarraitzeko ikaskuntzaren epizentroan ikasleak jarriz.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Haur Hezkuntzako maisua/maistra, gaztelaniaz.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Haur Hezkuntza espezialitatean.
–Esperientzia irakasle eta tutore modura, ikaskuntza komunitateetan.
–Esperientzia irakasle eta tutore modura, pedagogia aktiboetan.
–Prestakuntza ziurtatua talde interaktiboei eta solasaldi dialogiko literarioei buruz ikaskuntza komunitate bati dagozkion jarduketa arrakastatsuak gauzatzeko.
–Prestakuntza Montessori Pedagogian.
–Prestakuntza Pedagogia Aktiboetan.
–Prestakuntza Giroen Diseinuan.
–Prestakuntza Pedagogia Sistemikoan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak: Haur Hezkuntzako lantaldearen koordinazioa eta aholkularitza, etapa horretan IDEAL proiektuaren ezarketa egonkortzeko.
b) “García Galdeano” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Lantaldearen koordinazio proiektua, IDEAL proiektuaren helburu estrategikoak eta jarduketa ildoak finkatzeko:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Metodologia.
–Egutegia
–Giza baliabideak eta baliabide materialak.
–Prestakuntza.
–Ebaluazioa.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XX. ERANSKINA
Lantaldeak koordinatzea ikaskuntza komunitate baten jarduketa arrakastatsuak egonkortzeko eta “Lehen Hezkuntzan Giroak Asmatzen” proiektuaren bigarren ezarketa fasea koordinatzeko Iruñeko “García Galdeano” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
“García Galdeano” HLHIPak 2011-2012 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Ikaskuntza Komunitate gisara. Irakaslearen lana ikasleen inklusiorako arrakastatsuak diren bi jarduketatan oinarritzen da: talde elkarreragileak eta solasaldi dialogiko literarioak. Inklusio lan hori osatzeko, ikasleek bi erreferente dituzte ikasgelan, irakaskuntza partekatuan dihardutenak.
Gainera, 2014-2015 ikasturtetik ikastetxea pedagogia aktiboen “IDEAL” proiektua garatzen ari da, eta dagoeneko Haur Hezkuntzaren etapan guztiz ezarri da; 2017-2018 ikasturtean hasi da Lehen Hezkuntzako 1. mailan aplikatzen, “Lehen Hezkuntzan Giroak Asmatzen” izenarekin. Asmoa da ikasturtez ikasturte metodologia berria Lehen Hezkuntzako maila guztietan ezartzea.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Lehen Hezkuntzako maisua/maistra, gaztelaniaz.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Lehen Hezkuntza espezialitatean.
–Esperientzia irakasle eta tutore modura, ikaskuntza komunitateetan.
Esperientzia ikaskuntza komunitate bateko talde interaktiboetan eta solasaldi dialogiko literarioetan.
–Prestakuntza ziurtatua talde interaktiboei eta solasaldi dialogiko literarioei buruz ikaskuntza komunitate bati dagozkion jarduketa arrakastatsuak gauzatzeko.
–Prestakuntza adimen emozionalean.
–Mindfulness-a hezkuntzan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak: Ikaskuntza Komunitate bateko jarduketa arrakastatsuen bidezko ikaskuntza aztertzea eta koordinazio lanak egitea “Lehen Hezkuntzan Giroak Asmatzen” proiektua 2. antolamendu blokean ezartzeko.
b) “García Galdeano” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Lantaldeak koordinatzeko proiektua ikaskuntza komunitate bati dagozkion jarduketa arrakastatsuak egonkortzeko eta “Lehen Hezkuntzan Giroak Asmatzen” proiektuaren bigarren ezarketa fasea koordinatzeko:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Metodologia.
–Egutegia
–Giza baliabideak eta baliabide materialak.
–Prestakuntza.
–Ebaluazioa.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XXI. ERANSKINA
Hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko Kontratu-Programa ezartzea Iruñeko ‘’Jose M.ª de Huarte’’ HLHIPan
1.–Justifikazioa.
Apirilaren 14ko 112/2016 Ebazpenari jarraikiz, ‘’Jose M.ª de Huarte’’ HLHIPak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta DBHko ikastetxeetan, 2016-2017 ikasturtean, hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko Kontratu-Programen deialdian parte hartu zuen, eta aukeratu egin dute.
Hala, ikastetxeak konpromisoa hartzen du ikasleen inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko neurriak hartzeko, eta administrazioak konpromisoa hartzen du prozesu horri laguntzeko, aholkularitza eta prestakuntza emanez, bai eta proiektua garatzeko behar diren baliabideak ere.
Horren ondorioz, ikastetxearen hobekuntza planen barruan, honako hauek sartu dira: jarduketa inklusiboak, familien parte hartzea eskatzen dutenak; hobekuntzak ikastetxearen bizikidetzan, eta berrikuntza metodologikoa gaitasunen araberako lanera bideratuta.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
1. lanpostua.–Lehen Hezkuntzako maisu/maistra.
2. lanpostua.–Lehen Hezkuntzako maisu/maistra ingeleseko C1 profilarekin.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Bi zerbitzu eginkizun guztira 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kidegoko funtzionarioak. Lanpostuetako batek Ingeleseko C1 profila behar du izan.
–Esperientzia:
- Metodologia eta antolamendu aldaketak aplikatzea inklusioaren ikuspuntutik.
- Proiektukako lana.
–Gaitasunak:
- Profesionalen arteko talde lana bultzatzea.
- Familien benetako parte hartzea bultzatzea.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
f) Proiektuaren oinarriak:
–Hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko Kontratu-Programaren ildoei jarraitzen dien Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe baten ezaugarriak.
g) ‘’Jose M.ª de Huarte’’ HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
h) Taldeen kohesio dinamika batzuen eta lankidetza egitura batzuen helburuak, eta horien aplikazioa ikasgelan. (Pujolas/S. Kagan).
i) Irakaskuntza partekatuaren oinarriak.
j) Proiektuarekin lotutako prestakuntza eta esperientzia.
Proiektuak DIN-A4 formatuko 10 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita, 1,5eko lerroartearekin, eta 11 puntuko Calibri letra motarekin.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XXII. ERANSKINA
Bizikidetza proiektuaren koordinatzailea
Erriberriko “Príncipe de Viana” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
Ikastetxe bateko ikasleen bizikidetzan badaude denboran zehar errepikatzen diren eredu eta arazo batzuk. Ikastetxean une honetan sakonki aztertzen ari da zein diren egoera horren arrazoiak eta ondorioak. Hori dela eta, Laguntza programan sartu gara, berdinen arteko jazarpenaren prebentzioari buruzko prestakuntza lortzeko. Hala eta guztiz ere, uste dugu guretzat beharrezkoa dela harago joatea eta ikasleen arteko harremanak eraikitzen diren modua egiazki iraultzea.
Hezkuntza ingurune konstruktibo bat garatzea da gure helburua, eta, halaber, testuinguru horretan, hezkuntza komunitateko estamentuen (irakasleak, familiak, udala, erakunde publikoak, etab.) arteko harremana eta parte hartzea ona izateaz gainera, kideen arteko inplikazioa ere handia izatea, oro har.
2018-2019 ikasturtetik aurrera eskolak proiektu pilotu bat izanen du, bizikidetzan oinarritua, non Lehen Hezkuntzako 1. mailako A, D eta G ereduetako ikasle berriak izanen baitira protagonistak. Asmo handiko plan hori gauzatzeko, langilerik onenak behar ditugu. Hori dela eta, Zuzendaritzak uste du orientatzailearen lana gakoa dela proiektu hori behar bezala koordinatzeko eta aholkularitza emateko. Hortaz, arlo horretan esperientzia duen orientatzaile bat behar dugu, zeinaren inpartzialtasuna zalantza orotik kanpo egonen baita, udalerriarekin inolako loturarik ez izateagatik.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Atxikipen kidegoa: 590. Espezialitatea: Hezkuntza Orientabidea.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientabidea espezialitatean.
–Prestakuntza eta esperientzia proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan eta lankidetzan.
–Prestakuntza gatazken konponbidean eta komunikazioan, bizikidetzarekin lotutakoan, bereziki.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) “Príncipe de Viana” HLHIPko bizikidetza proiektuaren oinarriak.
b) “Príncipe de Viana” HLHIParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
c) Lan taldearen koordinazio proiektua, proiektuaren helburu estrategikoak eta jarduketa ildoak finkatzeko:
–Helburuak.
–Jarduketa ildoak.
–Metodologia.
–Egutegia
–Giza baliabideak eta baliabide materialak.
–Prestakuntza.
–Ebaluazioa.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ander Domblás García, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat.
XXIII. ERANSKINA
Jauntsarasko “Oihanzabal” HLHIP ikastetxean kalitatea kudeatzeko duten sistema garatzea
1.–Justifikazioa.
Hezkuntza Departamentuari dagokio hezkuntza sistemaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza zehaztu eta antolatzea, ikastetxe publikoek beren autonomiaz baliaturik egiten ahal dituzten ekintzak galarazi gabe.
Eskumen horren arloan, 2005. urtetik aurrera, Hezkuntza Departamentua Kalitatea Kudeatzeko Sistemak diseinatzeko eta ezartzeko programa bat sustatzen ari da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan.
Une honetan, Nafarroako eremu geografiko, eskolatze maila eta hizkuntza eredu guztietako 126 ikastetxek parte hartzen dute programa horretan.
Uztailaren 5eko 63/2013 Foru Aginduaren 10. artikuluak jasotzen du kalitate sareetan sartzen diren ikastetxeek konpromisoa hartuko dutela klaustroko kide bat kalitatearen arduradun izendatzeko. Pertsona horrek, eta gutxienez ere zuzendaritza taldeko beste kide batek, dagokion sareko prestakuntza bileretara joan beharko du, eta ikastetxeak bilera horietan erabakitako zereginak adierazitako epeetan eta behar den bezala betetzen dituela ziurtatzeko ardura izanen du.
Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak behar den bezala eta eskuragarri mantenduko ditu.
Lan hori burutzeko bere ordutegi pertsonalaren barnean Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen irakastorduak izanen ditu.
KKSa eraginkorki ezarriko eta mantenduko dela bermatzeko, eta aintzat hartuta ikastetxeek zailtasunak izaten dituztela kalitateko arduradunaren profila duten irakasleak izateko, garrantzitsua da lanpostu horiek zerbitzu eginkizuneko araubidean hornitzea Programa garatu ahal izateko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Ikastetxeko kalitateko arduraduna.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Atzerriko Hizkuntzako (Ingelesa) espezialitateko titularra izatea, euskaraz.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Isabel Górriz Noain, Kalitatearen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Kepa Mateorena Alvarez, “Oihanzabal” HLHIPko zuzendaria.
XXIV. ERANSKINA
Azagrako “Reyno de Navarra” DBHI ikastetxean
kalitatea kudeatzeko sistema garatzea
1.–Justifikazioa.
Hezkuntza Departamentuari dagokio hezkuntza sistemaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza zehaztu eta antolatzea, ikastetxe publikoek beren autonomiaz baliaturik egiten ahal dituzten ekintzak galarazi gabe.
Eskumen horren arloan, 2005. urtetik aurrera, Hezkuntza Departamentua Kalitatea Kudeatzeko Sistemak diseinatzeko eta ezartzeko programa bat sustatzen ari da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan.
Une honetan, Nafarroako eremu geografiko, eskolatze maila eta hizkuntza eredu desberdinetako 126 ikastetxek parte hartzen dute programa horretan.
Uztailaren 5eko 63/2013 Foru Aginduaren 10. artikuluak jasotzen du kalitate sareetan sartzen diren ikastetxeek konpromisoa hartuko dutela klaustroko kide bat kalitatearen arduradun izendatzeko. Pertsona horrek, eta gutxienez ere zuzendaritza taldeko beste kide batek, dagokion sareko prestakuntza bileretara joan beharko du, eta ikastetxeak bilera horietan erabakitako zereginak adierazitako epeetan eta behar den bezala betetzen dituela ziurtatzeko ardura izanen du.
Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak behar den bezala eta eskuragarri mantenduko ditu.
Lan hori burutzeko bere ordutegi pertsonalaren barnean Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen irakastorduak izanen ditu.
KKSa eraginkorki ezarriko eta mantenduko dela bermatzeko, eta aintzat hartuta ikastetxeek zailtasunak izaten dituztela kalitateko arduradunaren profila duten irakasleak izateko, garrantzitsua da lanpostu horiek zerbitzu eginkizuneko araubidean hornitzea Programa garatu ahal izateko.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Ikastetxeko kalitateko arduraduna.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 ea 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoa edo/eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea Gaztelania eta Literatura izeneko espezialitatean.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Isabel Górriz Noain, Kalitatearen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: M.ª del Mar Gonzalo Casado, “Reyno de Navarra” DBHIko zuzendaria.
XXV. ERANSKINA
Pentazitatearen eredua garatzea eta aplikatzea Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHIan
1.–Justifikazioa.
Pentazitatearen ereduaren ezaugarri nagusia haren izaera inklusiboa da, non hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztiak baitira funtsezkoak. Hori dela eta, ikasleek eta familiek ere parte hartzen dute, hasieratik, eredu honetan beharrezkoa den prestakuntzan. Ikasleei eta familiei ematen zaien prestakuntzaren erantzukizuna tutoreei egokitzen zaie, sarri askotan. Justifikazio lan horrek langile taldea egonkortzea eskatzen du, horren ondorioz, zeregin hori eta beste batzuk gauzatu ahal izateko eskatzen diren zerbitzu eginkizunen garrantzia areagotzen da.
Erakundea etengabeko kalitatera egiten ari den bidaia 2000. urtean hasi zen. Kudeaketaren kalitaterako bidai horren puntu gorena EFQMren 400+ lortu, eta ISOren berrikusketa bisitaldiaren ondoren iritsi zen. ISOren ikuskapenetik, arreta nagusia irakaskuntza prozesuak hobetzean eta ikasgelaren barruko ikaskuntzan jartzeko beharra nabarmendu behar da. 2014-2015 ikasturtean, nazioarteko NTMP001 araua lortu zen, eta 2016-2017 ikasturtean, berriz, NTMP001 arau teknikoaren maila aurreratua egiaztatu zen bigarren aldiz. Azken ikuskapen horretan ikusi zen irakasleen txandakatze tasa altuak nabarmen zailtzen duela Pentazitatearen ereduko prozesuak ezarri eta finkatzea.
Zerbitzu eginkizuna eskatzen diren pertsonei esker egiten du aurrera ereduak; izan ere, ia denek hasieratik eredu horretako prestakuntza jaso badute eta, gainera, eredu horretan sinesten badute, ahalegintzen eta motibazioz ekiten jarraitzen ahalko dute. Pertsona horiek tutoreak izateaz gainera (tutoretza da ereduaren ardatz gidaria), iritsi berri diren beste tutoreak prestatzen dituzte eta ikasturte osoan zehar laguntzen diete tutoretzako gaitasunen eta balioen lanarekin; gainera, ikastetxean ereduaren jarraipena egiteaz arduratzen dira. Ikasturte guztietan, irakasle eta ikasle berriek jasotzen duten hasierako prestakuntza oso garrantzitsua da eta, horrenbestez, nahitaezkoa da Pentazitatearen ereduan prestakuntza eta esperientzia izan duten pertsonak izatea.
Ikastetxean hezkuntza kalitatea eraginkorki ezarriko eta mantenduko dela bermatzeko, aintzat hartuta ikasleen %45,7 etorkinak direla, garrantzitsutzat jo da lanpostuak zerbitzu eginkizuneko araubidean hornitzea, Programa garatu ahal izateko.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
–Biologia eta Geologia espezialitateko lanpostu bat NTMP001 Pentazitate ereduaren nazioarteko arau teknikoari eusteko eta KKS arauarekin lerrokatzeko. Ereduaren koordinatzailea DBHko 4. mailan, eta eremu emozionalari atxikitako tresnaren arduraduna.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiak berariazko baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea eta Biologia eta Geologia espezialitateko titularra izatea.
b) Prestakuntza eta esperientzia izatea Pentazitatearen ereduan, bai eta aurrez aipatutako tekniketan ere.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Carlos Astrain Goñi, Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: M.ª Soledad Garjón.
XXVI. ERANSKINA
Pentazitatearen eredua garatzea eta aplikatzea (musika) Iruñeko
“Julio Caro Baroja” BHIan
1.–Justifikazioa.
Pentazitatearen ereduaren ezaugarri nagusia haren izaera inklusiboa da, non hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztiak diren funtsezkoak. Hori dela eta, ikasleak eta familiak beharrezko partaideak dira eredu honetan, hasieratik. Ikasleei eta familiei ematen zaien prestakuntzaren erantzukizuna tutoreei egokitzen zaie, sarri askotan. Justifikazio lan hori egiteko, langile taldea egonkortu behar da eta, horren ondorioz, areagotu egin behar da eginkizun hori eta beste batzuk gauzatu ahal izateko eskatzen diren zerbitzu eginkizunen garrantzia.
Erakundea etengabeko kalitatera egiten ari den bidaia 2000. urtean hasi zen. Kudeaketaren kalitaterako bidai horren puntu gorena EFQMren 400+ lortu, eta ISOren berrikusketa bisitaldiaren ondoren iritsi zen. ISOren ikuskapenetik, arreta nagusia irakaskuntza prozesuak hobetzean eta ikasgelaren barruko ikaskuntzan jartzeko beharra nabarmendu behar da. 2014-2015 ikasturtean, nazioarteko NTMP001 araua lortu zen, eta 2016-2017 ikasturtean, berriz, NTMP001 arau teknikoaren maila aurreratua egiaztatu zen bigarren aldiz. Azken ikuskapen horretan ikusi zen irakasleen txandakatze tasa altuak nabarmen zailtzen duela Pentazitatearen ereduko prozesuak ezarri eta finkatzea.
Zerbitzu eginkizuna eskatzen diren pertsonei esker egiten du aurrera ereduak; izan ere, ia denek hasieratik eredu horretako prestakuntza jaso badute eta, gainera, eredu horretan sinesten badute, ahalegintzen eta motibazioz ekiten jarraitzen ahalko dute. Pertsona horiek tutoreak izateaz gainera (tutoretza da ereduaren ardatz gidaria), iritsi berri diren beste tutoreak prestatzen dituzte eta ikasturte osoan zehar laguntzen diete tutoretzako gaitasunen eta balioen lanarekin; gainera, ikastetxean ereduaren jarraipena egiteaz arduratzen dira. Ikasturte guztietan, irakasle eta ikasle berriek jasotzen duten hasierako prestakuntza oso garrantzitsua da eta, horrenbestez, nahitaezkoa da Pentazitatearen ereduan prestakuntza eta esperientzia izan duten pertsonak izatea.
Ikastetxean hezkuntza kalitatea eraginkorki ezarriko eta mantenduko dela bermatzeko, aintzat hartuta ikasleen %45,7 etorkinak direla, garrantzitsutzat jo da lanpostuak zerbitzu eginkizuneko araubidean hornitzea, Programa garatu ahal izateko.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
a) Musika espezialitateko lanpostu bat Pentazitatearen ereduko nortasunaren arlora atxikitako tresna (sintonia) aplikatzeko eta garatzeko.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
c) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea eta Musika espezialitateko titularra izatea.
d) Prestakuntza eta esperientzia izatea Pentazitatearen ereduan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Carlos Astrain Goñi, Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: M.ª Soledad Garjón.
XXVII. ERANSKINA
ESERO programa integratzea Tuterako “Huertas Mayores” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
Eskatu beharreko zerbitzu eginkizunari dagokionez, adierazi behar da ESERO ESAren hezkuntza proiektu garrantzitsuena dela Europako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika) diziplinen irakaskuntza sustatzeko, eta ikasleak diziplina horiekin lotutako ikasketekin jarraitzera animatzea da azken helburua.
ESEROren arrakastaren gakoa ESAren eta herrialdeetako bazkide kopuru handiaren arteko lankidetza da; izan ere, azken horien esperientzia eta izen ona bikainak dira ZTIM hezkuntzan. Horrela, ESERO proiektuak eskolako heziketa osatzen ahal du, ZTIM arloetako lehentasun estrategikoetara eta ikasketa plan nazionaletara bereziki moldatutako jarduerekin, hizkuntza ofiziale(t)an, ikasketa zientifikoak eta ingeniaritzakoak sustatze aldera.
ESERO proiektuko jarduerak irakasleentzat dira zaizkie, batez ere, zientzia, teknologia eta didaktika esperientziaren konbinazio berezi batean oinarritutako etengabeko lanbide prestakuntza eta garapen programa bati esker. Konbinazio horrek erronka egiten dio eskoletan zientzia irakasten den ohiko moduari, eta irakaskuntza/ikaskuntza metodologia berritzaileen aplikazioa dakar, ZTIM pedagogiaren joera berrien arabera (arretaren gunea ikaslearengan jartzea). Espazioa ZTIM zientziak irakasteko eta ikasteko inspirazioa eta motibazioa eratzeko ingurune gisara erabiltzen da.
Proiektua integratzearen arduradunak laguntza eta aholkularitza emanen dizkie lantaldeei, programaren bidez garatu eta partekatu nahi diren jarduketa eta proiektu guztietan. Gainera, irakasleen parte hartzea gidatu eta dinamizatuko du ESERO proiektua ikasgeletan integratzearekin lotutako jarduketetan.
ESERO programa ikastetxean eraginkorki ezartzen eta integratzen dela bermatu nahi da, zientzia eta teknologien hezkuntzaren kalitateari sostengua emateko eta hobetzeko, hala jasotzen baita gako gaitasunen etengabeko ikaskuntzarako Europako erreferentzia esparruaren azken gomendioan; horretarako, garrantzitsua da aipatutako programak behar bezala garatzeko lanpostuak zerbitzu eginkizuneko araubidean hornitzea.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
b) ESERO programa integratzearen arduraduna. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, irakasleen kidegokoa. Era berean, eTwinning programaren arduraduna izanen da.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, irakasleen kidegokoa.
–Esperientzia irakasle bezala Haur eta Lehen Hezkuntzan.
–Hizkuntza egiaztagiria eskolak Ingelesez Ikasteko Programaren barruan emateko.
–Berrikuntza proiekturen baten arduraduna izan izana, ahal dela, hezkuntza teknologietan.
–Europa mailako eTwinning proiektuak zuzendu izana.
–100 orduko prestakuntza, gutxienez, “Hezkuntzara aplikatutako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak” arloan.
–“Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ingelesez ikasteko programetan parte hartzen duten irakasleen tutoretza” izeneko programaren 1. eta 2. faseetan parte hartu izana.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Maider Urroz Goicoechea, Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Alfredo Huguet Munarriz.
XXVIII. ERANSKINA
“Eskolako Baratze Ekologikoa” izeneko proiektua garatzea eta ezartzea Tuterako “Huertas Mayores” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
“Huertas Mayores” HLHIPa aitzindaria da ohitura eta elikagai osasungarriak sustatzean eta horiek erabiltzean, bai eta haurren obesitatearen prebentzioan ere, eta, azken 9 urteetan, horrekin lotutako zenbait programa abian jarri ditu, hala nola “Frutaren eguna”, “Sukaldaritza osasungarrirako maila arteko lantegiak” edo “Barazkien Jardunaldietako lantegietara joatea”.
Asteazkenero ikasle guztiek fruta bana ekarri behar dute edo fruitu idorren bat, egun hori baita “Egun Osasungarria”. Bestetik, ongi erreparatuko da ikasleek opil industrial gehiegi eramaten ote duten, kontzientzia har dezaten oso inportantea dela fruta, barazki eta antioxidatzaile natural asko jatea.
Landareen lantegiak eginen dira urtero ikasle berriei prestakuntza emateko, gero lorazain arituko baitira eskolako baratzean, hango produktuak landu, zaindu eta biltzen. Orobat, lan hauek koordinatuko ditu: mota guztietako jarduerak, lehiaketetan parte hartzea, irakasleen prestakuntza eta “Eskolako Baratze Ekologikoa” proiektua beste talde batzuetara zabaltzea.
“Eskolako Baratze Ekologikoa” proiektua nolabaiteko arrakasta bermeekin ezarri ahal izateko, garrantzitsua da programa horiek garatzeko lanpostuak hornitzea zerbitzu eginkizuneko araubidean.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
c) “Eskolako Baratze Ekologikoa” proiektu espezifikoaren arduraduna. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, irakasleen kidegokoa eta Ingelesezko C1 hizkuntza eskakizuna duena.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, irakasleen kidegokoa.
–Ingelesezko hizkuntza eskakizuna (C1).
–Esperientzia proiektuen bidezko lanean (zereginak).
–Prestakuntza osasunarekin, kontsumo arduratsuarekin eta eskola baratzeekin lotutako gaietan, besteak beste.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Rakel Laspidea Arnedo, Prestakuntza Ataleko aholkularia.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Alfredo Huguet Munarriz.
XXIX. ERANSKINA
“Nire eskolako patioa... berezia da” berrikuntza proiektuaren
arduraduna Noaingo “San Miguel” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen baitu.
Patioa eraberritzeko eta toki dibertigarri, inklusibo eta osasungarri bilakatzeko proposamen bat aurkeztu zen, eta berrikuntza proiektu gisara onartu zen, maiatzaren 2ko 147/2017 Ebazpenaren bidez.
Oinarriko ideia da gure patioak topaketarako espazioa izan behar duela, mugimenduzko jarduerak egiteko egokia, bizikidetzarako, esperientziak eta ezaguerak trukatzeko eta, beste modu batean esanda, “hezteko eta hazteko espazio bat”, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzea eskatzen duena.
Montaignek bere garaian esandakotik abiatuta, “hobe da jolasleku bat eskolarik gabe, jolaslekurik gabeko eskola bat baino”, esaten ahal dugu patioa dela, zalantzarik gabe, ikasleek egiazki nola jokatzen duten behatzeko toki bakarra. Jolas orduan izaten dute ikasleek askatasun gehien, eta, ikaskideekin harremanetan jartzen direnean, beren nortasuna eta gustuak azaleratzen dira.
Patioa berritzeko proiektu honen bidez hainbat arlo landu nahi dira: ikasleen gozatzeko eta emozioak kudeatzeko gaitasunak hobetzea, bizikidetza hobetzea, hezkuntza sostengua behar duten premia bereziko ikasleen inklusioa erraztea, eta patioan aisialdi, ikaskuntza eta entretenimendu baliabide gehiago jartzea.
Patioa berritzeko proiektua eraginkorki ezar eta integra dadila bermatzeko, garrantzitsutzat jo da programa hori garatzeko lanpostu bat hornitzea zerbitzu eginkizuneko araubidean.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
“Nire eskolako patioa... berezia da” programaren arduradunak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, irakasleen kidegokoa.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, irakasleen kidegokoa.
–Gorputz Hezkuntzako gaikuntza (gaztelaniaz) duela egiaztatu behar du.
–Gutxiengo etnikoetako ikasleak izan dituela egiaztatu behar du.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Carlos Astrain Goñi, Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Juan Carlos Turumbay Senosiáin.
XXX. ERANSKINA
Programa honen arduraduna: “Heziketa sozio-emozionala eta ikaskuntza kooperatiboa”, Mendabiako “Joaquín Romera” DBHIan
1.–Justifikazioa.
Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen baitu.
“Joaquín Romera” DBHIa landa eremu batean dago, eta bere ezaugarri bereizgarri gisara aipatzen ahal da, batetik, ohitura osasungarrien arloko prebentzio eta sustapen lana (“SHE” sarearen barruan dago) egiten duela eta, bestetik, aukera berdintasunaren alde egiten duela (estatuko “Plurales” programaren barruan). Berriki, Ikastetxe Sozio-emozionalen Sarean ere sartu da, honako helburu nagusi hauekin: eskola giro egokia sortzea eta errespetua, tolerantzia eta enpatia sustatzea hezkuntza komunitateko kide guztien artean. Ikasleei dagokienez, uste dugu haien ongizate emozionala lortzen badugu, epe laburrera haien eskola arrakasta erraztuko dugula eta, epe luzean, haien garapen pertsonal orekatua. Era berean, aintzat hartu behar da irakasleek ere prestakuntza behar dutela, lasaitzeko eta kontzentratzeko gai izaten ikasteko, eta giro emozional positibo eta lasaiak eraikitzeko, horien bidez ikaskuntza hobetzen baita. Beste modu batean esanda, irakasleek ere emozionalki trebeak izan behar dute balio egokiak transmititu ahal izateko.
Azkenik, eta heziketa emozionala ikasgelara eramateko modu asko dauden arren, uste izan dugu indartsuena ikaskuntza kooperatibora bideratutako metodologia aldaketa bat izanen dela; horrela, emozioak eta trebetasun sozialak ere ikaskuntzaren helburu bilakatuko dira, curriculumeko gainerako beste edukiak bezainbat. Horretarako, IGIaren laguntzaz, irakasleei prestakuntza ematen hasi gara eta, apurka-apurka, hasi dira egiturak ikasgelan aplikatzen. Pentsatzekoa den bezala, epe ertaineko lana da, eta horren koordinazioa funtsezkoa da.
Lortu nahi diren helburuak:
–Ikasleei emozioak adierazteko eta autoerregulatzeko tresnak ematea, arteen bidez.
–Irakasle guztiek parte hartzea, ikaskuntza kooperatiboan oinarritutako metodologien ezarketa koordinatuz.
–Generoaren ikuspuntua eta ohitura osasungarriak ikasgelako eguneroko lanean sartzea.
–Ikasgelan eta ikastetxean motibazioa eta bizikidetza hobetzea.
“Heziketa sozio-emozionala eta ikaskuntza kooperatiboa” programa ezarri eta horren helburu nagusiak lor daitezen bermatzeko, garrantzitsutzat jo da programa hori garatzeko lanpostu bat hornitzea zerbitzu eginkizuneko araubidean.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
“Heziketa sozio-emozionala eta ikaskuntza kooperatiboa” programaren arduradunak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa, Marrazketako espezialitatearekin.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa, Marrazketako espezialitatearekin.
–Esperientzia heziketa sozio-emozionalarekin, hezikidetzarekin eta osasunarekin lotutako berrikuntza proiektuetan.
–Prestakuntza Ikaskuntza Kooperatiboan; orobat, garrantzitsutzat joko da IGIak gai horri buruz emandako prestakuntza teilakatua egin izana.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Ana Turumbay Izurdiaga, Prestakuntza Programen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Gema Ezpeleta Remirez.
XXXI. ERANSKINA
Programaren arduraduna: “Gozatu zure aisialdiaz mugituz”
programa Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHIn
1.–Justifikazioa.
Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen baitu.
Honako hau da programa hau abian jartzearen helburua: ikasleek beren aisialdia modu osasungarrian betetzea, jarrera eta jarduera hori ikastetxetik kanpo duten denbora librera eraman dezaten; izan ere, ikusten ari gara ikasleen gehiengoak modu pasiboan igarotzen duela bere aisialdia, pantaila baten aurrean, dela telebistarena, ordenagailuarena edo mugikorrarena.
Proiektuak gure ikastetxean aurkitzen ahal ditugun egoera ezberdin guztiei eman nahi die arreta, bai baitakigu ikastetxeetan ariketa fisikoaren eta kirol jardueren bidez lortzen ahal dela aisialdia aktiboki erabiltzeko heztea, bai eta ohitura osasungarriak sendotzeko, osasuna hobetzeko eta balio sistema jakin bat egonkortzeko ere.
Abiapuntua eguneroko bizitzan hautemandako bi beharrizan nagusi dira: jolas orduak dinamizatzea eta ikastetxean bizikidetza eta harreman onen giro bat sortzea.
Bestalde, berdintasuna bultzatzera eta ikasleak gure gizartearen egungo arazoekiko sentsibilizatzea bideratutako jarduerak proposatuko dira, hala nola genero indarkeria, emigrazioa eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna.
Ez ditugu ahaztu nahi, halaber, Iruñeko Mankomunitatearekin lankidetzan egindako tailer teoriko-praktikoak: lehen sorospenak, bizikletaren mantentze-lanak eta elikagaiak alferrik galtzea. Azken bi ikasturteetan egin izan ditugu, ikasleek kontsumo ereduei eta horien iraunkortasunari buruzko gogoeta egin dezaten.
“Gozatu zure aisialdiaz mugituz” programa ezarri eta horren helburu nagusiak lor daitezen bermatzeko, garrantzitsutzat jo da programa hori garatzeko lanpostu bat hornitzea zerbitzu eginkizuneko araubidean.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
“Gozatu zure aisialdiaz mugituz” programaren arduradunak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa, Gorputz Hezkuntzako espezialitatearekin.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa, Gorputz Hezkuntzako espezialitatearekin.
–Halaber, arlo hauetan esperientzia eta prestakuntza dituela egiaztatu beharko du:
- Lehen sorospenak.
- Mindfulness-a.
- Metodologia aktiboak.
- Arazoak konpontzea.
- Hezkuntza afektibo-sexuala.
- Esperientzia lantaldeen koordinazioan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Carlos Astrain Goñi, Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Javier Train Yubero.
XXXII. ERANSKINA
“Hezkuntza prestakuntza eta berrikuntza” programaren arduraduna Fustiñanako “Santos Justo y Pastor” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen baitu, “Santos Justo y Pastor” HLHIPak bi zerbitzu eginkizunen eskaera egin du.
“Hezkuntza prestakuntza eta berrikuntza programaren arduraduna” izeneko zerbitzu eginkizunari dagokionez, ezaugarri hauek nabarmentzen dira:
–Programa honetatik abiatuta, asmoa da ikasleak horien ikaskuntza prozesuan eta garapen pertsonalean gidatzea. Prozesu horren bidez, eta metodologia aktiboen bitartez (hala nola proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, lankidetza eta IKTen erabilera), hezkuntzaren errealitatea osorik hartu nahi da aintzat.
–Funtsezkoa deritzogu irakasleen prestakuntzari, metodologia berri horiek guztiak ikasgelan aplikatzeko. Horretarako, uste dugu gorago aipatutako ildo horiei buruzko prestakuntzaren arduradun bat behar dugula ikastetxean.
–Pertsona horrek honako hau izanen du xede: ikasgelako programazioetan IKT tresnak sartzea eta erabiltzea metodologia aktiboen bidez (ikaskuntza kooperatiboa edo proiektuetan oinarritutako ikaskuntza).
–Egoki deritzogu IKT tresnak ikasgelan erabiltzean gamifikazioa, errealitate areagotua eta Flipped Classroom eredua baliatzeari.
–G-suite for education tresnak ikaskuntza prozesuan zein ikastetxearen kudeaketan sartzea eta erabiltzea, bai irakasleentzat eta bai ikasleentzat ere.
–Sare sozialak eta mugikorreko aplikazioak eraginkorki erabiltzea hezkuntza eremuan sartzeko eta ikastetxea hezkuntza komunitate osoaren ikusmiran jarri ahal izateko.
–Aplikazioen erabilera sustatzea, mugikorren bitartez, Haur eta Lehen Hezkuntzan, horiek ikaskuntza prozesuan integratuz, hau da, aplikazioak ikasgelako eguneroko lanari lotuz.
–Adimen emozionala ikasgelako programazioetan sartzea, ikaskuntzaren eta gure emozioen kudeaketaren bidez. Gatazken konponbidea, bitartekaritzako eta inklusioko programa desberdinen bidez.
–Ikastetxeko irakasleen gidaria eta laguntzailea izatea, metodologia horien esku-hartzea egitate bilaka dadin, eta prozesua ahal bezain modu koordinatuenean gauza dadin, pertsona guztiak (bereziki ikasleak) asebetez.
–Eratzen ahal diren lantalde espezifikoei sostengua eta aholkularitza ematea, gaitasun pedagogiko-didaktikoa sustatzeko mintegietan prestakuntza eskainiz.
–Irakasleen tutorea eta dinamizatzailea izatea gure webgunea balia dezaten ikastetxean garatzen dituzten proiektu eta lanak ikusarazteko.
“Hezkuntza prestakuntza eta berrikuntza” programa modu arrakastatsuan gara dadila bermatzeko, garrantzitsutzat jo da programa hori garatzeko lanpostu bat hornitzea zerbitzu eginkizuneko araubidean.
2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.
d) “Hezkuntza prestakuntza eta berrikuntza” programaren arduradunak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, irakasleen kidegokoa, eta Gorputz Hezkuntza emateko gaituta egon beharko du.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, irakasleen kidegokoa.
–Gorputz Hezkuntza emateko gaituta egotea.
–Esperientzia Etengabeko Prestakuntzako Aholkulari bezala IZ edo IGIetan.
–Esperientzia aholkulari gisara Gaitasun Digitaleko prestakuntzan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Carlos Astrain Goñi, Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Oscar Valiente Teruel, Fustiñanako “Santos Justo y Pastor” HLHIPko zuzendaria.
XXXIII. ERANSKINA
“Gozatu jolas orduez” programaren arduraduna Fustiñanako
“Santos Justo y Pastor” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen baitu, “Santos Justo y Pastor” HLHIPak zerbitzu eginkizun honen eskaera egin du.
“Gozatu jolas orduez” kirol eta bizikidetza programa garatzeko, ezaugarri hauek nabarmendu nahi ditugu:
–Programa honetatik abiatuta, ikasleak beren ikaskuntza prozesuan eta garapen pertsonal osoan gidatzea da asmoa. Hori dela eta, garrantzitsua da joko garbia eta kirola sustatzea, lehiakortasunetik harago, jarduera fisiko, jolas eta kirol mota desberdinei buruzko ezagueraren bidez, horien bitartez ikastetxeko ikasle guztien arteko bizikidetza hobetzen laguntzeko. Horretarako, jarduerak antolatzen dira, proiektuak partekatuz, lankidetza harremanak ezarriz, bereizkeriazko ekintzak baztertuz eta kirol jardueren erabilera bultzatuz aisialdia betetzeko bitarteko eta baliabide gisara, baita ohitura osasungarri gisara ere.
–Ikastetxean garrantzia handia ematen zaie osasunarekin eta aztura osasungarriekin lotutako alderdi guztiei. Hainbat jarduera egiten dira gai hauekin lotuta: gosari osasungarriak, baratzeko jarduerak, emozioekin lotutako jarduerak, hala nola, egun bereziak ospatzea eta bizikidetza jarduerak, eta astean bi aldiz, gutxienez, gorputz eta kirol jarduerak egiten dira jolas orduetan.
–“Gozatu jolas orduez” kirol programari esker, ikasleek aukera dute bestelako jardueretan parte hartzeko, beren aisialdian egin ohi dituztenak genero batekin lotuta egoten baitira, arrunki. Jarduera berritzaile eta inklusibo horien bidez arazoei aurrea hartzen diegu, adibidez, jolas orduetako eremuak modu berdintsuan banatzeari, generoagatiko edo trebetasun mailagatiko arazoei, etab.
–Programa honekin, besteak beste, ikasle guztiek parte hartzea eta jarduera horiez gozatzea lortu nahi da; baina, horretarako, ongi antolatuta eta koordinatuta egon behar dute, guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, salbuespenik gabe, eta baztertuak izateko arriskurik gabe.
–Programa honen arduradunak diseinatuko ditu ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak, eta taldeak edota jolasak antolatzeaz eta denbora banaketa egiteaz arduratuko da, ikasleek eta irakasleek programan parte hartuko dutela zainduz eta beharrezko dinamizazioa eginez.
–Deialdian hautatuko den pertsona Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin harremanetan jarriko da, baita programarekin lotutako beste erakunde batzuekin ere, Bizikidetzarako Aholkularitzarekin, adibidez, beharrezkoa bada.
–Bizikidetzak eginkizun garrantzitsua du ikastetxean eta, aurrez aipatutako jarduerez gainera, arrakasta izateko aukera areagotzen duten beste metodologia batzuk gauzatzen dira, hala nola “lankidetza”; hori gure ikastetxean hasieratik aplikatu da, bereziki arlo jakin batzuetan (Gorputz Hezkuntzan), baina baita, apurka-apurka, Lehen Hezkuntzako beste arlo batzuetan ere. Ikastetxeak aurreko ikasturteetan izandako arazoak konpontzen lagunduko duten jarduerak antolatzeko eta koordinatzeko beharra du, arazo horiek jolas orduetan sortutako gatazketatik eta jarduera gutxi edo bat ere ez egitetik eratorriak baitira.
Kirol programak tresnak ematen dizkie gure ikasleei aisialdia baliatu eta gozatzeko, eta gure irakasleei berriz, jarduera horien bidez gure ikasleen garapen pertsonala eta emozionala lortzeko bidean laguntzeko.
Azkenik, “Gozatu jolas orduez” programa modu arrakastatsuan gara dadila bermatzeko, garrantzitsutzat jo da programa hori garatzeko lanpostu bat hornitzea zerbitzu eginkizuneko araubidean.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
e) “Gozatu jolas orduez” kirol eta bizikidetza programaren arduradunak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa izan beharko du, maisu-maistren kidegokoa, eta Gorputz Hezkuntza emateko gaituta egon beharko du.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat lanpostuaren deialdia egiten den ikastetxerako 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioa, maisu-maistren kidegokoa.
–Gorputz Hezkuntza emateko gaituta egotea.
–Esperientzia eta prestakuntza metodologia aktiboetan eta bizikidetzako gaietan.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
a) Proiektuaren oinarriak.
b) Ekintza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:
–Bere eginkizunak garatzeko proposatzen dituen helburuak.
–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak
–Helburuen betetze maila baloratzeko adierazleak.
Lan proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Epaimahaiburua: Carlos Astrain Goñi, Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Oscar Valiente Teruel, Fustiñanako “Santos Justo y Pastor” HLHIPko zuzendaria.
XXXIV. ERANSKINA
“Bizikidetza eta auto-arautzea: eskolako
araudia” Iruñeko “Buztintxuri” HLHIPan
1.–Justifikazioa.
“Buztintxuri” Ikastetxe Publikoko Laguntza programaren esparruan, aurreikusita dago ikastetxeko bizikidetza araudia berrikustea eta ikasgelako araudia eraikitzeko prozesuak sortzea, ikasleen parte hartze aktiboarekin. Araudi horrek funtsezko eskubideak errespetatu beharko ditu, gertatutakoarekiko proportzionala izan beharko du, heziketa xede batera bideratuta egon beharko du eta eraginkorra izan beharko du gatazkak konpontzean; horren guztiaren ondorioz, aldaketa harremanak sortuko ditu ikastetxean.
Horretarako, beharrezkotzat jo da prozesu hori zuzendu eta hortik etorritako ekintzak koordinatuko dituzten irakasleak egotea.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Ikastetxeko Bizikidetza Batzordeko irakaslea, ikastetxean hasitako Laguntza programan aktiboki parte hartzen duena.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Maisu-maistren kidegokoa izatea.
–EGA titulua edo baliokidea izatea.
–Ikastetxean irakasle edo tutore modura esperientzia izatea.
–Bizikidetza Batzordean esperientzia izatea.
–Laguntza I. programako prestakuntza saioetara joan izana.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
q) “Buztintxuri” IParen gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
r) Proiektuaren oinarriak: Adostasunaren bidetik ikasgelako arauak eta aplikatu beharreko neurri hezitzaileak zehaztera bideratutako programari buruzko prestakuntza egitea eta programa ezartzea.
s) Irakasleen artean eta ikasleekin egin beharreko urrats eta jardueren deskribapena.
t) Bizikidetza Batzordea zikloetako taldeekin koordinatzea.
u) Ikastetxeak ikasgelaren kudeaketan baliatuko dituen estrategiak, bai ezarritako arauak betetzeko, eta bai adostutako neurri hezitzaileak aplikatzeko.
v) Ikastetxean eta familiei proiektuaren berri emateko ezarri beharreko komunikazio kanalak.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Batzordeburua: María Asunción Vega Osés, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzaren Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Ander Clemente Idiazabal, “Buztintxuri” HLHIPko zuzendaria.
XXXV. ERANSKINA
Eskola jazarpenari aurrea hartzeko berdinen arteko laguntza programa ezartzea Iruñeko “Aita Moret-Irubide” BHIn
1.–Justifikazioa.
Laguntza programaren esparruan, “Aita Moret-Irubide” BHIan erabaki da berdinen arteko laguntza talde bat sortzea eskola jazarpeneko egoerei aurrea hartzeko eta horien aurrean laguntza emateko. Era berean, ikastetxeak aurreikusi du ikasle zibermentoreen programa bat abian jartzea, ikasleek sare sozialak ongi erabiltzea bultzatzeko, eta horien bitartez dituzten harremanak hobetzeko. Horretarako, beharrezkotzat jo da prozesu hori zuzendu eta hortik etorritako ekintzak koordinatuko dituzten irakasleak egotea.
2.–Deialdian sartu beharreko lanpostuaren ezaugarriak.
Ikastetxeko Bizikidetza Batzordeko irakaslea, ikastetxean hasitako Laguntza programan aktiboki parte hartzen duena.
3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.
Zerbitzu eginkizun bat 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako.
4.–Berariazko baldintzak.
Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea.
–Ikastetxean irakasle edo tutore modura esperientzia izatea.
–Ikastetxeko Bizikidetza Batzordean esperientzia izatea.
–Laguntza programako prestakuntza saioetara joatea.
Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.
5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.
Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:
w) “Aita Moret Irubide” BHIaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.
x) Proiektuaren oinarriak: Ikastetxean berdinen arteko laguntza taldea eta ikasle zibermentoreak prestatzea eta ezartzea.
y) Ikastetxean berdinen arteko laguntza taldea eta ikasle zibermentoreak sortzeko eta dinamizatzeko egin beharreko urrats eta jardueren deskribapena.
z) Ikastetxeko bizikidetzako tutoreak koordinatzea berdinen arteko laguntza taldea eta ikasle zibermentoreak garatzeko. 3.1 Helburuak.
aa) Ikastetxeak eskola jazarpenari eta ziberjazarpenari aurrea hartzeko erabili behar dituen estrategiak, berdinen arteko laguntza taldeak eta ikasle zibermentoreak baliatuz.
bb) Ikastetxean eta familiei proiektuaren berri emateko ezarri beharreko komunikazio kanalak.
Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “Calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.
6.–Epaimahaia.
–Batzordeburua: María Asunción Vega Osés, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzaren Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Irakaskuntzako Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Javier Train Yubero, “Aita Moret-Irubide” BHIko zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: F1805727
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
