100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Makalen oihan enkantea etetea

Aditzera ematen da ezen, Alkatetzak 2018ko maiatzaren 23an emandako Ebazpenaren bidez, eten egin dela 2018ko maiatzaren 25eko 13:00etarako aurreikusita zegoen enkante publikoa, udal mugarte honetako “La Sarda” eta “La Presa” alderdietako makalen lote bakarraren aprobetxamendua (31. eta 3. unadei dagokiena) esleitzeko. Beraz, ondoriorik gabe uzten da Osoko Bilkuraren 2018ko apirilaren 26ko Erabakiaren bidez onetsitako enkante deialdia. Hori guztia, hertsiki betetzeko Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak 2018ko maiatzaren 16an emandako autoa, agindu orokorra ematen duena 2015eko uztailaren 24ko epaia betearazteko. Nafarroako Probintzia Auzitegiko hirugarren atalak 2017ko ekainaren 21 emandako epaiak berretsi zuen aipatu epaia.

Mendabian, 2018ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1806821