2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia Cuesta del Hospital
kaleko 6. zenbakian. Behin betiko onespena
Udalak, 2018ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia (hiri-birgaitzea): egokitzea Cuesta del Hospital kaleko 6. zenbakian den eraikina irisgarritasunaren arloko indarreko araudietara, eta lerrokadurak aldatzea Udal Plan Orokorreko determinazioak garatu beharrez. Ekimen partikularrez tramitatu da eta Cuesta del Hospital kaleko 6. zenbakiko auzokideen erkidegoak sustatu du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Irunberrin, 2018ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia Cuesta del Hospital kaleko 6. zenbakian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1806186