2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Xehetasun-azterketa UC 11 unitatean, 3. poligonoko 234., 235., 236., 237., 238. eta 239. lurzatietan. Behin betiko onespena
Lodosako Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
“1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Lodosako (Nafarroa) Diputazio etorbideko 11ko, San Blas kaleko 3 eta 1eko, eta Fueros kaleko 2, 4 eta 6ko etxebizitzek osatzen duten etxesailari dagokiona, hurrenez hurren, 3. poligonoko 234., 235., 236., 237., 238. eta 239. lurzatiak baitira. Hura Renato Alegría Moracho arkitektoak prestatu zuen 2017ko azaroan, elkargoaren ikus-onespenik gabekoa (Lodosako Udalean 278 sarrera zenbakia du, 2018/02/01ekoa) eta Fueros kaleko 2ko jabeen erkidegoak (H31431950) sustatu zuen. Haren xedea da igogailua egitea eta eraikina eta kalearen arteko koska kentzea, eraikineko arkitektura-oztopoak kentzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan, 72.ari dagokionez, ezarritakoarekin bat.
2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta sustatzaileari jakinaraztea.
3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:
1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”
Hirigintza araudia ez da aldatzen, barne patioko lerrokadura soilik aldatzen da, egungo egoeraren planoetan (01 azalerak eta 04 sekzioa) eta obren ondokoetan (02 azalerak, 03 banaketa eta 05 sekzioa) azaltzen den moduan.
Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).
Lodosan, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketaren planoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1806081