100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Udal Planeko aldaketa, 12A unitatean. Behin betiko onespena

2018ko martxoaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da Larragako Hirigintzako Udal Planeko aldaketa UA-12-A unitatean, Plan Partzialeko edukiari dagokionez. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 60.3 artikuluari jarraikiz, eta UA-12-A unitateko Konpentsazio Batzordeak sustaturik. 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an, eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarriz hasi zen jendaurreko epea, eta epe horretan ez da alegaziorik jaso. Beraz, argitara ematen da orain haren eduki arauemailea, bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluarekin eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Larragan, 2018ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

ERANSKINA

Udal Planeko aldaketa, 12A unitatean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1806187