2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
1-8 aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzako Udalaren 2018ko aurrekontuan aldaketa egiteko espedienteak (2018ko 01-08 espedienteak).
Aurrekontuan aldaketa egiteko espedienteak (1-8) Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Itzan, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L1805822