100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa

Kreditu berezia:

GASTUAK:

1533 61900.–Zalabarte kalea moldatzeko obrak: 23.169,20 euro.

1510 62500.–Hiri altzariak: 2.000, 00 euro.

Gastuak, guztira: 25.169,20 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakineko partida: 25.169,20 euro.

Iguzkitzan, 2018ko apirilaren 30ean.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L1805741