2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Arzozko larreen aprobetxamendua, B bazkalekua
Honako hau argitaratzen denetik aurrera, hamabost egun naturaleko epea izanen da eskubidea dutela uste dutenek Arzozko larreak (B bazkalekua) haiei adjudikatzeko eskaera egin dezaten.
Eskaerarekin batera, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira.
Herri-larreek eta finka partikularrek osatzen dutenez ustiapen unitate bakarra, jaberik baldin bada aipatutako ustiapen unitate horretara bere finka sartzea nahi ez duena, epe bera izanen du Gesalazko udaletxean agertzeko eta horixe adierazteko, idatziz.
Muetzen (Gesalatz), 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1805569