2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2018ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoei buruzko arauan; hura 2018ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
ORDENANTZA FISKALA
1.4.–JULIÁN ROMANO UGARTE MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK
Xedea
1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatuari jarraikiz, udal honek prezio publikoak ezartzen ditu Musika Eskolak zerbitzu egiteagatik. Prezio publikoa arau honek arautuko du.
Musika-tresnen eskaintza:
1.–Txistua.
2.–Akordeoia.
3.–Tronpeta.
4.–Klarinetea.
5.–Fagota.
6.–Gitarra.
7.–Saxofoia.
8.–Biolina.
9.–Pianoa.
10.–Perkusioa.
11.–Gaita.
12.–Gaita-danborra.
13.–Tronboia.
14.–Kantua.
15.–Zeharkako flauta.
Musika arloko formakuntza osagarria:
1.–Musika hizkuntza.
2.–Abesbatza.
3.–Ahots-taldea.
4.–Musika-tresnen elkartea: dauden aukeren artean, honako talde hauek egiten saiatuko gara:
4.1.–Akordeoi-orkestra.
4.2.–Gaita-jotzaileen taldeak.
4.3.–Eskolania.
4.4.–Haize-laukoteak.
4.5.–Txistulari-taldea.
4.6.–Txaranga.
4.7.–Comboak.
4.8.–Big Band.
4.9.–Perkusio-taldea.
Taldeok matrikula berrikotzat jotzen direnez, eskola-orduetan emanen dira.
5.–Musika-tresnen taldeak.
6.–Musika-hizkuntza, printzipio harmonikoak.
7.–Piano osagarria.
8.–Ganbera-musika.
9.–Musika-terapia.
10.–Musika eta mugimendua.
11.–Gaitaren eta Gaita-danborraren hastapena.
Irakas-eskaintza.
–Hastapena: 5-7 urte.
1.1.–Musika eta mugimendua, 5 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 1. maila): ordu 1/astea.
1.2.–Gaitaren eta danborraren hastapena, 5 urte (gaitaren eta danborraren hastapenaren 1. maila): ordu 1/astea.
2.1.–Musika eta mugimendua, 6 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 2. maila): ordu 1/astea.
2.2.–Gaitaren eta danborraren hastapena, 6 urte (gaitaren eta danborraren hastapenaren 2. maila): ordu 1/astea.
3.1.–Musika-hizkuntzaren hastapena, 7 urte (musika eta mugimenduaren hastapenaren 3. maila): ordu 1/astea.
3.2.–Musika-tresnaren hastapena –hautazkoa–, 7 urte: ordu 1/astea.
–Lehen zikloa: 8 eta 9 urte.
4.–1. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
4.1.–Musika-hizkuntza, 1. maila: ordu 1/astea.
4.2.–Musika-tresna, 1. maila: 1/2 ordu/astea.
4.3.–Abesbatza, 1. maila: ordu 1/astea.
5.–2. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
5.1.–Musika-hizkuntza, 2. maila: ordu 1/astea.
5.2.–Musika-tresna, 2. maila: 1/2 ordu/astea.
5.3.–Ahots-taldea, 1. maila: ordu 1/astea. (Musika-tresna bandakoa ez bada).
–Bigarren zikloa: 10-12 urte.
6.–3. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
6.1.–Musika-hizkuntza, 3. maila: ordu 1/astea.
6.2.–Musika-tresna, 3. maila: 1/2 ordu/astea.
6.3.–Ahots-taldea, 2. maila: ordu 1/astea. (Musika-tresna bandakoa ez bada).
6.4.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
7.–4. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
7.1.–Musika-hizkuntza, 4. maila: ordu 1/astea.
7.2.–Musika-tresna, 4. maila: 1/2 ordu/astea.
7.3.–Musika-tresnen elkartea, 1. maila: ordu 1/astea. (Musika-tresna bandakoa ez bada).
7.4.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
8.–5. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
8.1.–Musika-hizkuntza, 5. maila: ordu 1/astea.
8.2.–Musika-tresna, 5. maila: 1/2 ordu/astea.
8.3.–Musika-tresnen elkartea, 2. maila: ordu 1/astea. (Musika-tresna bandakoa ez bada).
8.4.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
–Hirugarren zikloa: 13-18 urte.
Ziklo honetan 2 bide hauek daude:
9A.–Irakaskuntza ez profesionalen bidea.
9B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea.
9A.–Irakaskuntza ez profesionalak. Nahitaezko ikasgaiak:
6. mailatik 10. mailara arte.
9A.–6. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9A.1.–Musika-tresna, 6. maila: 1/2 ordu/astea.
9A.2.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
9A.–7. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9A.3.–Musika-tresna, 7. maila: 1/2 ordu/astea.
9A.4.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
9A.–8. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9A.5.–Musika-tresna, 8. maila: 1/2 ordu/astea.
9A.6.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
9A.–9. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9A.7.–Musika-tresna, 9. maila: 1/2 ordu/astea.
9A.8.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
9A.–10. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9A.9.–Musika-tresna, 10. maila: 1/2 ordu/astea.
9A.10.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea. (Kostu ekonomikorik gabe).
–Hautazkoak, 6. mailatik 10. mailara arte.
- Musika-hizkuntza, 6. mailatik 10. mailara: ordu 1/astea.
- Ganbera-musika: 1/2 ordu/astea.
- Piano osagarria: 1/2 ordu/astea.
- Ahots/instrumentu taldea: ordu 1/astea.
- Musika-terapia: 1/2 ordu/astea.
9B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak.
9B.–6. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9B.1.–Musika-hizkuntza, lanbide-graduan sartzeko, 1. maila: ordu 1/astea.
9B.2.–Musika-tresna: 3/4 ordu/astea.
9B.3.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea.
9B.4.–Piano osagarria edo ganbera-musika: 1/2 ordu/astea.
9B.–7. maila. Nahitaezko ikasgaiak:
9B.5.–Musika-hizkuntza, lanbide-graduan sartzeko, 2. maila: ordu 1/astea.
9B.6.–Musika-tresna: 3/4 ordu/astea.
9B.7.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea.
9B.8.–Piano osagarria edo ganbera-musika: 1/2 ordu/astea.
–Bestelako eskaintzak:
- 2. musika-tresna eman daiteke ezarritako prezioan.
–Helduentzako ikastaroak.
10.–Instrumentu-praktika: 1/2 ordu/astea.
11.–Musika-hizkuntza: ordu 1/astea.
12.–Abesbatza, ahots-taldea eta musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea.
13.–Musika-terapia: 1/2 ordu/astea.
Ordaintzera behartuak
2. Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere, matrikula formalizatzen den unetik beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikasturte osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, hezkuntzako batzordearen oniritzia izanda.
Zenbatekoa
3. Prezio publikoaren zenbatekoa ondoko tarifa hauetan zehaztutakoa izanen da:
a) Izen-emate edo matrikulako, ikastaro eta ikasle bakoitzeko: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.
b) Hilero, I. eranskinean eta II. eranskinean jasotako tarifak (urteko zenbatekoaren arabera) ikastaroaren eta aplikazio modalitatearen arabera.
Kudeaketa eta diru-bilketa
4. Ordainagiriak kobratzea. Prezio publikoen ordainketa honela eginen da:
–Matrikulatzeko eskubideen ordainketa matrikulatzeko epearen amaieran eginen da, irailean.
–Hilabeteko kuotei dagozkien ordainagirien ordainketa 9 kuotatan gauzatuko da, urritik ekainera (hilabete bakoitzaren 1etik 10era), banku entitatearen bidez, aldez aurretik ordainketa helbideratuta.
Horretarako, matrikularen inprimakiaz gain (III. eranskina), beste bat ere sinatuko da, idatziz jaso dadin bankuko helbideratzea egiteko baimena.
Edozein irakasgaitan izena emateak berarekin dakar “Musika-tresnen elkartea” irakasgaian izena ematea. Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.
5. Izena emateko epea (betiere, ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak errespetatuko dira taldea eratzeko) honako hau izanen da:
a) Ekaina: aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak kanpo) eta ikasle berrientzat.
b) Iraila: hutsik dauden tokiak eskainiko dira eta ezin izanen da talde berririk eratu.
Epe horiek ikastetxeko iragarki oholean ezarriko eta argitaratuko dira.
6. Ikasleen ratioak. Honako gutxieneko eta gehieneko ikasle kopuru hauek ezartzen dira taldea eratzeko, eskolen iraupenari eutsiz:
–Gutxienez 4 ikasle beharko dira taldea eratzeko honako talde hauetako irakasgaietan: Musika eta mugimendua I eta II, Gaita-danborraren eta Gaitaren hastapena I eta II, eta Musikaren hastapena.
Behin ikastetxean taldekako irakasgai batean matrikulaturik, hurrengo urtean ikasleak eskubidea izanen du taldekako irakasgai horren hurrengo ikasmailan tokia edukitzeko.
7. Eskolan inskribatzeko ezinbesteko beharkizuna da Lizarrako Udalarekiko ordainketak eguneratuak izatea, bai ikasleak bai haren legezko ordezkariek.
8. Hilabeteko ordainagirien %25eko beherapena ezartzen da familia ugarietako kideentzat, baina ez da bidezkoa izanen helduei deskonturik egitea. Beherapen hori nahi dutenek beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Plan pedagogikoarekin bat, musika-tresnan bikain kalifikazioa eta egiten ari diren musika-hizkuntzako mailan gutxienez ere oso ongi kalifikazioa lortzen duten ikasleek 250 euroko diru-saria jasoko dute; saria emateko erabakia hartu eta 30 eguneko epean ordainduko zaie.
Nahitaezko ikasketak bukatu dituzten ikasleei ikasturtea bukatzen den urtearen barruan ordainduko zaie, betiere abenduaren 31 baino lehen.
Ikasketak utzi dituzten ikasleek ez dute diru-sari hori jasotzeko eskubiderik izanen.
Gastu horretarako bideratutako zenbatekoa ezin izanen da 3.000 eurotik gorakoa izan.
Sariaren zenbatekoa 250 eurokoa izanen da gehienez ikasleko eta ikasturteko, eta hainbanatzen ahalko da aurrekontuko mugara iritsi arte.
9. I. eranskinean araututako tarifak 2018-2019 ikasturtean eta hurrengoetan aplikatuko dira hastapen ikastaroetarako; edozein ikasmailatako hautazko musika-tresnarako, “Bestelako eskaintzak” atalerako, “Helduentzako ikastaroak” atalerako, “2. Musika-tresna” atalerako, eta progresiboki aplikatuko zaie ikasturtea 2018-2019 aldian hasten dutenei honako ikasmaila hauetan:
a) Lehen zikloko 1. eta 2. mailak.
b) 6. edo 7. maila, bi adarretarako edozeinetan (A adarra: 6. mailatik 10. mailara; B adarra: kontserbatoriorako sarbidea).
Gainerako ikasleei aplikatu beharreko tarifak II. eranskinean ezarritakoak dira.
10. Matrikulatutakoak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, lehentasun irizpide hauek aplikatuko dira:
a) Aurreko ikasmailetan eskolan matrikulatutakoak.
b) Lizarran erroldatuak.
c) Izen-ematearen ordena.
d) Eskolan anai-arrebak izatea.
e) Zozketa.
11. Ezarritako prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.
Tarifen eranskina
Izen-emate edo matrikulako, ikasturte eta ikasle bakoitzeko: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.
I. ERANSKINA Urteko kuotak, ikasleko. |
| URTEKO ZENBATEKOA | F. UGARIAGATIKO HOB. (%) |
HASTAPENA: 5-7 URTE |
1.1.–Musika eta mugimendua, 5 urte | Musika eta mugimenduaren hastapenaren 1. maila: ordu 1/astea | 246,60 | %25 |
1.2.–Gaitaren eta Danborraren hastapena, 5 urte | Gaitaren eta Danborraren hastapenaren 1. maila: ordu 1/astea | 246,60 | %25 |
2.1.–Musika eta mugimendua, 6 urte | Musika eta mugimenduaren hastapenaren 2. maila: ordu 1/astea | 246,60 | %25 |
2.2.–Gaitaren eta Danborraren hastapena, 6 urte | Gaitaren eta Danborraren hastapenaren 2. maila: ordu 1/astea | 246,60 | %25 |
3.1.–Musika-hizkuntzaren hastapena, 7 urte. | Musika eta mugimenduaren hastapenaren 3. maila: ordu 1/astea | 246,60 | %25 |
3.2.–Musika-tresnaren hastapena –haut.–, 7 urte | 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
LEHEN ZIKLOA: 8 ETA 9 URTE | | | |
4.–1. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 4.1.–Musika-hizkuntza, 1. maila: 1/2 ordu/astea | 801,90 | %25 |
4.2.–Musika-tresna, 1. maila: 1/2 ordu/astea |
4.3.–Abesbatza, 1. maila: ordu 1/astea |
5.–2. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 5.1.–Musika-hizkuntza, 2. maila: ordu 1/astea | 801,90 | %25 |
5.2.–Musika-tresna, 2. maila: 1/2 ordu/astea |
5.3.–Ahots-taldea: ordu 1/astea (ez bandakoa) |
BIGARREN ZIKLOA: 10-12 URTE |
6.–3. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 6.1.–Musika-hizkuntza, 3. maila: ordu 1/astea | 801,90 | %25 |
6.2.–Musika-tresna, 3. maila: 1/2 ordu/astea |
6.3.–Ahots-taldea, 2. maila: ordu 1/astea (ez bandakoa) |
6.4.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
7.–4. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 7.1.–Musika-hizkuntza, 4. maila: ordu 1/astea | 801,90 | %25 |
7.2.–Musika-tresna, 4. maila: 1/2 ordu/astea |
7.3.–Musika-tresnen elkartea, 2. maila: ordu 1/astea (bandakoa) |
7.4.–Musika-tresnen elkartea, 1. maila: ordu 1/astea |
8.–5. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 8.1.–Musika-hizkuntza, 5. maila: ordu 1/astea | 801,90 | %25 |
8.2.–Musika-tresna, 5. maila: 1/2 ordu/astea |
8.3.–Musika-tresnen elkartea, 2. maila: ordu 1/astea (bandakoa) |
8.4.–Musika-tresnen elkartea, 2. maila: ordu 1/astea |
HIRUGARREN ZIKLOA: 13-18 URTE |
Ziklo honetan 2 bide hauek daude: 9A.–Irakaskuntza ez profesionalen bidea 9B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea |
9A.–Irakaskuntza ez profesionalen bidea. Nahitaezko ikasgaiak |
9A.–6. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9A.1.–Musika-tresna, 6. maila: 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
9A.2.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
9A.–7. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9A.3.–Musika-tresna, 7. maila: 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
9A.4.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
9A.–8. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9A.5.–Musika-tresna, 8. maila: 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
9A.6.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
9A.–9. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9A.7.–Musika-tresna, 9. maila: 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
9A.8.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
9A.–10. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9A.9.–Musika-tresna, 10. maila: 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
9A.10.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
HAUTAZKOAK, 6. MAILATIK 10.ERA | Musika-hizkuntza, 6. mailatik 10.era: ordu 1/astea | 246,60 | %25 |
Ganbera-musika: 1/2 ordu/astea | 851,40 | %25 |
Piano osagarria: 1/2 ordu/astea | 851,40 | %25 |
Ahots/instrumentu taldea: 1/2 ordu/astea | 851,40 | %25 |
Musika-terapia: 1/2 ordu/astea | 308,70 | %25 |
9B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak |
9B.–6. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9B.1.–Musika-hizkuntza, lanbide-graduan sartzeko, 2. maila: ordu 1/astea | 927,00 | %25 |
9B.2.–Musika-tresna: 3/4 ordu/astea |
9B.3.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
9B.4.–Piano osagarria edo Ganbera-musika: 1/2 ordu/astea |
9B.–7. maila. Nahitaezko ikasgaiak | 9B.5.–Musika-hizkuntza, lanbide-graduan sartzeko, 3. maila: ordu 1/astea | 927,00 | %25 |
9B.6.–Musika-tresna: 3/4 ordu/astea |
9B.7.–Musika-tresnen elkartea: ordu 1/astea |
9B.8.–Piano osagarria edo Ganbera-musika: 1/2 ordu/astea |
BESTELAKO ESKAINTZAK |
2. musika-tresna | 1/2 ordu/astea | 851,40 | %25 |
HELDUENTZAKO IKASTAROAK |
10.–Instrumentu-praktika | 1/2 ordu/astea | 308,70 | %0 |
11.–Musika-hizkuntza | ordu 1/astea | 851,40 | %0 |
12.–Abesbatza, ahots-taldea eta musika-tresnen elkartea | ordu 1/astea | 246,60 | %0 |
13.–Musika-terapia | 1/2 ordu/astea | 67,50 | %0 |
II. ERANSKINA
Urteko kuota, irakasgai eta urte bakoitzeko: 246,60 euro.
III. ERANSKINA
Matrikula eskaera (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1805315