2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 824. lurzatirako, hiri-lurzoru finkatuko UC-2 unitatean. Behin betiko onespena
Elgorriagako Udalak, 2018ko apirilaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa 1. poligonoko 824. lurzatirako, Elgorriagako Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuko UC-2 unitatean. Sustatzailea Balneario de Elgorriaga SL da.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.
Elgorriagan, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Olazar Apezteguia.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 824. lurzatirako, hiri-lurzoru finkatuko UC-2 unitatean (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1805962