100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2018ko lehen seihilekoaren zatiari dagokionez.
Borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren ordainagiriak kobratuko direla 2018ko ekitaldiko lehen seihilekoari dagokionez.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.

Borondatez ordaintzeko epea 2018ko ekainaren 25ean bukatuko da.

Ordainketa helbideratu gabea duten interesdunen helbideetara igorriko dira ordainagiriak. Hala ere, zergadunak agiri hori ez badu jasotzen, Udal bulegoetan eskatu beharko du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

Castejonen, 2018ko maiatzaren 14an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1806439