2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa San Frantzisko karrikako 9ko eraikinean. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2018ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkura berezi eta presakoan, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako 2. poligonoko 60. lurzatian (San Frantzisko karrika, 9) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, San Frantzisko karrikako 9 zenbakiko jabeen elkarteak sustatua eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatua, 2017ko abenduko data duena.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat.
Burlatan, 2018ko maiatzaren 8an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana San Frantzisko karrikako 9an (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1806138