100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1575. lurzatian. Hasierako onespena

Burlatako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko apirilaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1575. lurzatian, zahar etxeko instalazioak handitzeko eraikin bat botaz (kapilauaren etxea) eta beste bat jasoz udalerri honetako 1. poligonoko 1575. lurzatian (Kale Nagusia, 51). Andre Mariaren Mirabeak Gaixoen Zerbitzariak kongregazioak aurkeztu du, eta Miguel Echarri Iribarren eta José Javier Galar Echaide abokatuek eta Gesprad SA talde teknikoak idatzi dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Burlatan, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1805817