100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

182E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Teresa Cisneros Lanuza andrea Nafarroako Ospitaleguneko Errehabilitazio Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 20ko 271E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Ospitaleguneko Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua bete zedin merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez.

Aipatu burutza hutsik dagoenez, eta harik eta aipatu 271E/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura ebatzi arte, Nafarroako Ospitaleguneak norgehiagokako prozedura bat tramitatu du lanpostu hori berehala betetzeko, zerbitzuak buru bat behar baitu.

2018ko apirilaren 24an, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak María Teresa Cisneros Lanuza andrea izendatzea proposatu zuen, bere proposamen txostenean jasotzen dituen arrazoiak tarteko.

2018ko maiatzaren 2an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak María Teresa Cisneros Lanuza andrea proposatu zuen Nafarroako Ospitaleguneko Errehabilitazio Zerbitzuko buru izateko bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariari dagokiola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Cisneros Lanuza andrea izendatzea Nafarroako Ospitaleguneko Errehabilitazio Zerbitzuko buru izateko bitarte baterako.

2. Bitarte baterako izendapen honek eragina izanen du aipatu burutza bete bitartean, zeina izendatuko baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 20ko 271E/2018 Ebazpenaren bidez deitutako prozesuaren ondorioz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1806120