100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

SK2 sektoreko UE9ko 7. lur-zatia (9. poligonoa, 419. lur-zatia;
Kaxernagaina, Suspelttiki) besterengarri dela adieraztea
eta jendaurrean jartzea Nasuvinsari gero lagatzeko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko

2018ko apirilaren 23an Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1. Doako lagapena egin baino lehen SK2 Sektoreko UE9ko 7. lur-zatia (9. poligonoa, 419. lur-zatia), Kaxernagaina-Suspelttikin dagoena, besterengarri dela adieraztea udalerriaren ondasuna baita.

2. 2018ko martxoaren 28an sinatutako hitzarmenean adostu zen moduan, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzearren “Navarra de Suelo y Vivienda SA” (Nasuvinsa) izeneko Nafarroako Gobernuaren erakunde instrumentalari aipatu higiezina dohainik lagatzeko prozedura irekitzea.

3. Aipatu espedientea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal Iragarki Taulan aurrez iragarrita, hamabost laneguneko epean jendaurrean jartzea.

Beran, 2018ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1806491