Iragarkia
100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Ordenantza orokorra, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzkoa. Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Aiegiko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantza orokorra (2018ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 5ean).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aiegin, 2018ko apirilaren 18an.–Alkatea, Juan María Yanci López.
DATUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA
AIEGIKO UDALEAN APLIKATZEA
ORDENANTZA, AIEGIKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) xedea pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea da, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Aplikatzekoa da euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek DBLOan arauturik daude, baita hura garatzeko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
DBLOren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren xedea eta aurreikusitako erabilerak.
–Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapenak eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeentzako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.
Fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Aiegiko Udalak.
Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.
Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
1.–Jarduerak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak antolatzen dituen kulturako, kiroleko eta aisiako programa, jarduera, ikastaro eta lehiaketak kudeatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte datuak, horretarako prestatzen diren dokumentuetan beren datuak sartuz edo ahoz emanez.
–Norbanako edo talde ukituak: kiroleko, kulturako eta aisiako jardueretako parte-hartzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, telefonoa, helbidea, sinadura, irudia.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: komunikabideak, webgunea eta sare sozialak.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
2.–Aterpetxea.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: aterpetxea kudeatzea. Bidaiariak kontrolatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte, bidaiarien inprimakiaren bitartez.
–Norbanako edo talde ukituak: Udalaren aterpetxean ostatu hartzen duten bidaiariak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, sinadura, NANa edo identifikatzeko antzeko dokumentua.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Segurtasun indar eta kidegoak (Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 12. artikulua eta Schengengo Hitzarmenaren 45.1 artikulua).
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
3.–Ikus-entzunezkoen artxiboa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: ikus-entzunezko fitxategi bat mantentzea, osoko bilkuren grabazioekin, eta interes publikoko beste grabazio batzuekin, eta irudiekin.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte, irudiak grabatuz eta hartuz.
–Norbanako edo talde ukituak: grabazio tokietan dauden pertsonak. Osoko bilkuretan parte hartzen duten udalkideak eta Udaleko langileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: irudia/ahotsa.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: Udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuz.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
4.–Laguntzak eta diru-laguntzak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: diru-laguntzak edo laguntzak ematea, ordenantza arautzaileen eta/edo deialdien arabera.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte datuak, beren datuak inprimaki batean sartuz eta agiriak erantsiz.
–Norbanako edo talde ukituak: laguntzen edo diru-laguntzen onuradunak. Eskatzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa/faxa, NANa, irudia.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Enpleguaren datu zehatzak.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
- Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: gardentasun ataria (19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
5.–Liburutegia.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: liburutegia kudeatzea. Bazkideak kontrolatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, inprimakien bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: udal liburutegiko erabiltzaileak eta bazkideak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, sinadura, NANa, irudia.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: halakorik ez da.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
6.–Katastroak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea (kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea). Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatuz, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri emanez.
–Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: interes legitimoa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), Arartekoari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, beste toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Kontuen Ganberari, epaileei eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43. eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
7.–Zirkulazioa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzea eta zirkulazioko zerga kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ematen ditu, euskarri informatikoen bidez, bai eta gestoriek ere.
–Norbanako edo talde ukituak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketako aplikazioa.
–Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
8.–Herri-lurrak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Aiegiko Udalaren herri-lurren aprobetxamenduen adjudikazioa, mantentzea eta diru-bilketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: adjudikazioan interesa dutenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkeztuz.
–Norbanako edo talde ukituak: herri-lurren aprobetxamenduen onuradunak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
9.–Kontabilitate publikoa eta fakturazioa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituztenen datu pertsonalak bildu eta gordetzea. Aurrekontuko kontabilitate publikoa eta fakturazioa egiteko erabiliko dira datuak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentua, Kontuen Ganbera, Ogasuneko Ministerioa eta Funtzio Publikoa.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
10.–Harremanak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harremana izan dezaketen guztiekin komunikatzea, administrazio zereginak erraztea, tramiteak egitea eta herritarrei arreta ematea, baita webgunearen edo bat-bateko mezularitza bidez ere.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte, ahoz, e-mail bidez, edo datuak biltzeko paperezko edo euskarri informatikoko inprimaki bidez, eta fitxategian erregistratuko dira lehen aipatu xedeekin.
–Norbanako edo talde ukituak: harremanetarako pertsonak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
11.–Kontratuak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen adjudikazioa kudeatzea, legeria aplikagarriaren arabera.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte, kontratua adjudikatzeko aurkezten diren agiriekin batera.
–Norbanako edo talde ukituak: Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Udalaren web-orrian/Gardentasunaren Atarian, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearekin bat, eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
12.–Kirolaren eta instalazioen kudeaketa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: kirol instalazioak eta jarduerak kudeatzea (abonatuak eta erabiltzaileak kontrolatzea, kirolaren eta teknikaren arloko aholkularitza ematea, tarifa eta prezio publikoak kobratzea, sarrerak kontrolatzea, eta alokairuak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzea). Jarduera programatuen gaineko informazioa ematea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, inprimaki bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: kirol instalazioen erabiltzaileak, abonatuak eta kirol jardueretako parte-hartzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, irudia, sinadura, telefonoa, e-maila.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: irudiak webgunean eta sare sozialetan argitaratuz, titularraren adostasun adierazia izanda.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: handia.
13.–Zehapenen kudeaketa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: zehapenak tramitatzea eta isunak kudeatu eta kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Udalaren edo beste administrazio publiko batzuen ardurapean dauden fitxategietatik etortzen dira datuak.
–Norbanako edo talde ukituak: edozein pertsona zehatua, Udalari isuna ordaindu behar diona.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ, telefonoa.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
14.–EJZ.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: ekonomia-jardueraren gaineko zerga kudeatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, EJZean alta egiteko eskaria egitearekin.
–Norbanako edo talde ukituak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
15.–Lizentziak, baimenak eta emakidak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak ematen dituen obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduera-lizentziak, eta administrazioaren beste baimen eta emakida batzuk kudeatu eta kontrolatzea, bai eta udal instalazioen erabilera ere. Tasa kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, dagokien eskabidean beren datuak erregistratuz.
–Norbanako edo talde ukituak: lizentzia, baimen eta emakiden eskatzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, sinadura, irudia.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuk.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
16.–Biztanleen errolda.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Funtzio estatistiko publikoa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.
–Norbanako edo talde ukituak: Aiegiko bizilagunak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, bizileku-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.
–Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionala, toki administrazioko beste organo batzuk, Segurtasun Indar eta Kidegoak.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
17.–Langileak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko langileak kudeatzea (kontratazioak, enplegu publikoaren deialdiak, nominak, gizarte-aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza). Sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea Adingabeen Babes Juridikorako 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako. Fitxatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta enplegu deialdietarako eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.
–Norbanako edo talde ukituak: Aiegiko Udaleko langileak. Enplegu deialdietan parte hartzen dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura, hatz-marka.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Osasun arloko datuak.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Enpleguaren datu zehatzak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
- Arau-hauste penalak eta administratiboak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeak, Ogasun Publikoa, zerga administrazioa, kanpoko prebentzio zerbitzua, Udalaren webgunea eta iragarki-taulak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 55.2 artikulua).
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: handia.
18.–Gainbalioak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatu eta kontrolatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo notariotzek ematen dituzte.
–Norbanako edo talde ukituak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa diharduen.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
19.–Erreklamazioak, iradokizunak, kexak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: ondare-erantzukizuneko eta bestelako erreklamazioak tramitatzea eta kudeatzea. Iradokizunak eta kexak kudeatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, idazkiak edo inprimakiak aurkeztearen bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: Udalari erreklamazio edo iradokizunak egiten dizkietenak edo haren aurkako kexak aurkezten dituztenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa diharduen, telefonoa.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: handia.
20.–Animalia arriskutsuen erregistroa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa mantentzea, halako animaliak edukitzeko lizentziak kudeatzea eta tasa kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, lizentzia eskaeraren eta aurkeztu beharreko agirien bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, sinadura, NANa, helbidea.
- Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
- Arau-hauste administratibo eta/edo penalen gaineko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Segurtasun indar eta kidegoak.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: handia.
21.–Sarrera-irteeren erregistroa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo beste entitate batzuek, bai entitatearen bulegoetan beretan, posta arruntaren bidez edo bestela igorrita.
–Norbanako edo talde ukituak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak eta helbidea.
- Bestelako datuak: data.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketako aplikazioa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
22.–Interesen erregistroa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Dietak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta idazkari arduradunari egiaztagiriak ematean.
–Norbanako edo talde ukituak: Aiegiko Udaleko Udalbatzako kideak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
- Enpleguaren datu zehatzak.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
–Datuen komunikazioa: interes legitimo zuzena dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko beste xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, eta, nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udaleko Idazkaritza.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udaleko Idazkaritza.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
23.–Bikote egonkorren erregistroa.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaz arduratzea. Ziurtagiriak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, eskaera idatziz aurkeztuta erregistroan jasoak izatea eskatzen dutenean.
–Norbanako edo talde ukituak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Aiegiko Udalean erregistratuak eta helbideratuak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: erregistro liburu batean, paperean eta automatizatuta.
–Datuen komunikazioa: epaileei eta epaitegiei.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
24.–Gizarte zerbitzuak.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko gizarte zerbitzuetatik egiten diren programa, zerbitzu, jarduera eta tramiteen kudeaketa eta jarraipena, historia sozialak, txostenak eta estatistika. Harremana interesdunekin.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, inprimakien eta aurkeztu beharreko agirien bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: gizarte zerbitzuen erabiltzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ, telefonoa, sinadura, Gizarte Segurantzako zenbakia.
- Bereziki babestutako datuak: osasunari, sexu-bizitzari, jatorriari (arraza/etnia) buruzko datuak.
- Administrazio edo zigor alorreko arau-hausteei buruzko datuak.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
- Enpleguaren datu zehatzak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Ondasun eta zerbitzuen salerosketak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: organo judizialak, Segurtasuneko Indar eta Kidegoak, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuko Familiaren Zuzendaritza Nagusia eta beste administrazio batzuk.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: handia.
25.–Aparkatzeko txartela.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea kudeatzea, betebeharrak egiaztatzea, emandako txartelak kontrolatu eta mantentzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskabide baten bidez eta eskatzen den dokumentazioa hari erantsita eskaera egitean.
–Norbanako edo talde ukituak: ezintasun iraunkorra duten gidariak eta haien zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, irudia.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Osasun arloko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
26.–Bideozaintza.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunen irudiak hartuta.
–Norbanako edo talde ukituak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: irudia.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: segurtasun indar eta kidegoak, epaileak eta epaitegiak.
–Organo arduraduna: Aiegiko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Aiegiko Udala.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategiak sor daitezela eta dagokion erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Iragarkiaren kodea: L1805168
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
