100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aurrekontuan aldaketak egiteko zortzi espediente onestea, kreditu-gehigarri bat eta zazpi kreditu berezi gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioarekin, erreklamazioarekin eta publizitatearekin lotuta dituzten tramite eta baldintza berberei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espedientea. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1805848