100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREGAINA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Abaurreagaineko Udalak, 2018ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abaurregainen, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Enacaje Araña.

Iragarkiaren kodea: L1806295