100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, 20 Udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko,
Iruñeko Udaltzaingorako. Izendapena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko maiatzaren 3an:

“Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak apirilaren 25ean emandako 061/2018 eta 062/2018 Ebazpenak, non baietsi egiten baita Urko Viana Celaya jaunak eta Óscar Javier Chao García jaunak egindako eskaera, Polizia kidegoan sartzeko Oinarrizko Ikastaroa baliozkotze aldera Iruñeko Udaltzaingorako 20 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, zeina 2017ko 126. NAOn, ekainaren 30ekoan, argitaratu baitzen, eta ikusirik, baita ere, Viana eta Chao jaunek aurkeztutako eskabideak izendapena eta borondatezko eszedentzia eskatzeko, honako hau erabaki da: Urko Viana Celaya jauna eta Oscar Javier Chao García jauna Iruñeko udaltzain izendatzea, halako moduz non erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunean hartuko baitute lanpostuaren jabetza, eta horren ostean borondatezko eszedientzia-egoera aitortzea biei, zerbitzuak ematen jarrai dezaten Viana jaunak Zizur Nagusiko Udalean, eta Chao jaunak Atarrabiakoan.”

Iruñean, 2018ko maiatzaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1806497