100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Euskara ezagutza duen Gizarte Langile lanpostua
aldi baterako betetzeko deialdia

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez Baztango Udalerako Gizarte Langile lanpostua aldi baterako betetzea eszedentzian dagoen pertsona lanpostura itzuli arte, legez ezarritako bideez lanpostua behin betiko bete artio edota lanpostua bera amortizatu arte, lanaldi osoan eta euskara ezagutza duena, Baztango Udalean aritzeko.

Oposizio-lehiaketa edo egindako ariketa teoriko praktikoa gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko; halaber, gerora begira gizarte arloko programak jarraipena badute, Nafarroako Foru Komunitatea eta Baztango Udalaren artean sinaturiko hitzarmenen arabera, eta Baztango Udalak Gizarte Langile baten beharra badu lan poltsa erabiliko da Gizarte Langile lanpostua betetzeko.

Lan poltsa II. Eranskinean azaltzen diren arauen arabera kudeatuko da.

Kontratazio honek lanpostuaren titularra berriz lanean hasi artio iraunen du, edo legez ezarritako bideez lanpostua behin betiko bete artio, edo lanpostua amortizatu artio.

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Baztango Udalerako euskara ezagutza duen Gizarte Langile izateko lanpostu bat betetzea.

1.2. Izendapenak aldi baterako erregimen laboraleko langile bihurtuko du izendatua, lanaldi osoan. 15/2006 Foru Legearen arabera Nafarroako Foru Komunitateko eta toki entitateen arteko sinaturiko hitzarmenetan bilduko dira oinarrizko gizarte zerbitzuen jarduera guztiak, horrenbestez lan kontratuak lotura zuzena izango du Baztango Udala eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean sinatuko den hitzarmenaren edukiekin.

1.3. Urteko soldata gordina plantilla organikoan ezarritakoa izango da.

2.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Aukeraketa honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko beharkizunak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako:

a) Europar Batasuneko herritarra izatea edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio librea onartzen duten herrialdeetako herritarra; parte hartu ahalko dute, halaber, Europar Batasuneko Estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoek edo adin horretatik gorakoek, baldin eta haien kontura bizi badira.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Gizarte Laneko Diplomadun titulua edukitzea, edo dagokion gradu-titulua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea (titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinaren bidez).

d) Euskara ezagutza. C1/EGA edo baliokidea; titulu ofizialaren edo baliokideren baten bidez edo maila zehazteko azterketa bidez kreditatu beharko da.

e) Gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izatea dagozkion funtzioak betetzeko.

f) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

g) B1 mailako gida baimena eta kotxea.

h) Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten gizarte-langilearen lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udaleko erregistroan aurkeztuko dira, edo 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenaren 16.4 artikuluan aurreikusten diren bideetatik edozein erabilita. Kasu horietan eskatzaileek, beti ere epea bukatu baino lehen, faxez edo posta elektronikoz jakinarazi beharko dute eskaera aurkeztu dutela (Baztango Udaleko fax zenbakia: 948452269; baztan@baztan.eus). Eskabideak aurkezteko epea NAOn argitaratu eta 20 egun naturalak pasa eta gero bukatuko da (egun zenbaketa argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da). Erregistroko ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 14:00etara (astelehenetik ostiralera).

3.2. Izangaiek eskatutako tituluen egiaztagiriak, NANren kopia konpultsatua eta gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere. Agiriok jatorrizkoak izanen dira edo kopia kautotuak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.4. Tribunalak onartutako behin betiko zerrenda argitara emango du udalaren iragarki taulan eta udal web orrialdean (www.baztan.eus). Bertan jakinaraziko da Euskara froga egiteko eguna eta ordua.

4.–Akatsen zuzenketa.

4.1. Dokumentazioa jaso ostean, akatsen bat balego edo eskatutako dokumentazioa faltako balitz, Udalak izangaiarekin harremanetan jarriko da, bi eguneko epean eskatutako dokumentazioa aurkez dezan. Dokumentazio eskari hori zuzenduko ez balu, izangaia baztertua geldituko litzateke.

4.2. Akatsak zuzentzeko epea bukatutakoan, Udaleko iragarki taulan eta web orrialdean (www.baztan.eus) izangaien behin betiko zerrenda eta lehiaketaren puntuaketa iragarriko da. Bertan jakinaraziko da oposaketa frogak egiteko eguna eta ardua.

5.–Epaimahaia.

5.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Lehendakaria: Joseba Otondo Bikondoa, Baztango Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Mikel Ortega Arraztoa, Baztango alkateordea.

Mahaikidea: Begoña Alberro Etxandi, Malerrekako Gizarte Zerbitzuko Gizarte Langilea.

Ordezkoa: Itziar Dorai Oskoz, Baztango Udaleko Gizarte Hezitzailea.

Mahaikidea: Elena Urtasun Lasa, Baztango Udaleko Gizarte Langilea.

Ordezkoa: Edurne Anzizar Ibarra, Malerrekako Gizarte zerbitzuko Gizarte Langilea.

Mahaikidea: Baztango Udaleko Langile Ordezkaria, maila berdina edo altuagokoa, ordezkaritza-organoek izendatuta.

Ordezkoa: Baztango Udaleko Langile Ordezkaria, maila berdina edo altuagokoa, ordezkaritza-organoek izendatuta.

Mahaikide-idazkaria: Baztango Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Idazkariak izendatutakoa.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketa baliozkoa izateko ezinbestekoa izanen da mahaiburua eta idazkaria bertan egotea, edo haien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez.

5.3. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek epaimahaia lagunduko dute, nork bere espezialitate teknikoan.

6.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da: lehenbizi lehiaketaldia, eta oposizioaldia ondoren.

A) Lehiaketaldia.

6.2. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, ondotik datorren baremoaren arabera baloratu ere. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

6.3. Merezimenduak (gehienez 30 puntu).

1.–Lan esperientzia (gehienez 24 puntu):

a) Lehen mailako gizarte arretako Haur eta Familientzako laguntzako Programaren eta/edota lehen mailako gizarte arretako Gizarteratze Programaren koordinatzaile gisa administrazioa publikoan aritu izana. Urte bakoitzeko: 2 puntu.

b) Gizarte langile gisa aritu izana administrazio publikoan. Urte bakoitzeko: puntu bat.

c) Gizarte langile gisa aritu izana administrazio publikotik kanpo. Urte bakoitzeko: 0,5 puntu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio zein enpresa ziurtagiriak.

2.–Formakuntza (gehienez ere 6 puntu balioko du atal honek):

a) Gainditutako formakuntza edo hobekuntza ikastaro bakoitzeko, administrazio publikoek antolatutakoak edota akreditatutakoak, eskeintzen den lanarekin lotura dutenak:

–30 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.

–100 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: puntu bat.

Ziurtatu beharreko dokumentazioa: egindako ikastaroen tituluen edota ziurtagirien fotokopia konpultsatua, ikastaroaren iraupenaren ordu kopurua zehazten duena.

6.4. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiatzaileen merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

B) Oposizioaldia (gehienez ere 70 puntu balioko du atal honek).

6.5. Ondoko ariketa egin beharko da:

a) Lanpostuari dagokion ezagutza teoriko-praktikoa:

III. Eranskinean agertzen diren gaiei buruzko froga teoriko-praktikoa. Gehienez ere bi orduko iraupena izango du.

6.6. Ariketa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, bai Udalaren iragarki oholean bai web orrian, gainditu dutenen zerrenda eta lortutako kalifikazioak.

6.7. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

7.–Oposizioaldia gainditzen dutenen zerrenda.

7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda jarriko du jendaurrean Udaleko iragarki-taulan. Izangaiek oposizioaldiko ariketetan lortutako kalifikazioen arabera ordenatuko du zerrenda eta, orobat, izendapen proposamena eginen du puntuaziorik handiena duen izangaiaren alde. Gainerako kideek ordezkapen poltsa batean sartuko dira.

7.2. Izangaiak 2.1. puntuan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituela adierazteko agiriak aurkeztu beharko ditu. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 atalean agertu bezala, gainditzen dutenen zerrendan, hurrengo izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8.–Errekurtsoak.

8.1. Deialdiaren, oinarrien eta bere aplikazio egintzen aurka, honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hilabetean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Elizondon (Baztan), 2018ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Lan poltsaren arauak

Deia egiteko irizpideak.

1. Lehiaketa-oposizioa gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko; halaber, gerora begira gizarte arloko programak jarraipena badute, Nafarroako Foru Komunitatea eta Baztango Udalaren artean sinaturiko hitzarmenen arabera, eta Baztango Udalak Gizarte Langile baten beharra badu.

2. Puntuazio ordenaren arabera egingo dira beti ere deiak, ondoko paragrafoetan xedaturikoari kalterik egin gabe.

3. Telefonoz, posta elektronikoz edo pertsona interesatuarekin berehala komunikatzeko aukera emango duen beste edozein bidez egingo dira lan eskaintzen jakinarazpenak. Eskaintzaren jakinarazpena egiteko orduan, bereizi egingo dira zerbitzu arrunten edo presazkoen prestazioak.

4. Zerbitzu arruntak emateko Baztango Udalak bi jakinarazpen edo abisu saio egingo ditu bi eguneko epean. Kontuan harturiko lan-poltsan dagoen pertsonak gehienez ere 24 orduko epean onartu edo gaitzetsiko du eskaintza. Ezin izan bada harekin harremanetan jarri, edo eskaintza ez balitz onartuko, puntuazio ordenaren arabera zerrendan dagoen hurrengoari egingo zaio eskaintza.

5. Presazko zerbitzuak direnean, jakinarazpen edo abisu saio bakarra egingo da. Kasu horietan jakinarazten den une berean onartu edo gaitzetsi beharko da eskaintza. Ezin izan bada harekin harremanetan jarri, beste tramiterik gabe, puntuazio ordenaren arabera zerrendan dagoen hurrengoari egingo zaio eskaintza.

6. Justifikaziorako eta kontsultarako, hala behar badu, indarrean dauden lan-poltsen erregistro xehea eramango da, eta baita hautagaiekin harremanetan jartzeko eginiko saio edo/eta tramiteen erregistroa ere, hala behar izanez gero, horien aldetik jasotako erantzunez gainera.

7. Lan poltsako kide batek behin lanean hasi ondoren lana utziko balu, lan poltsatik kanpo geratuko litzateke. 15 egun lehenago lana utziko duela jakinaraziko balu, lan poltsatik kanpo 5 hilabetez geratuko litzateke besterik ez.

8. Gizarte Segurantzako mediku batek eritasunez edota istripuz aldi baterako lan ezintasuna ziurtatuko balu deitutako hautagaia ez da lan poltsatik baztertuko.

9. Lan poltsa hau indarrean egongo da helburu bera izango duen beste lan poltsa eratu bitartean.

Zerbitzuen prestazioaren jarraipena.

–Amatasun baimenak eta jarraian hartutako oporrak edo beste baimen batzuk ere pertsona berak beteko ditu segidan, etenik gabe, gertatzen badira.

–Behin-behineko izendapena edo kontratua lan-poltsa batetik etorritako hautagai bati egin bazaio eta, hura bukatutakoan, gehienez ere 30 eguneko epean berriro ere lanpostu hori bete behar bada, bete behar horren arrazoia lehenengoaren berdina ez izan arren, hasieran postua bete zuen pertsona bera kontratatu edo izendatuko da, izendapen edo kontratu berriaren iraupena sei hilabetetik gorakoa denean izan ezik.

III. ERANSKINA

Ezagutza probarako gaitegia

–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte zerbitzuei buruzkoa.

–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa oneste duena.

–32/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Programa eta Finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onesten duena.

–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomía pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, mendetasun egoera aitortzeko prozedura ezartzen dueña eta Nafarroan mendetasun-egoera baliosteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.

–15/2016 Foru legea, azaroaren 11koa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

–7/2009 Foru Agindua, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua o nesten duena.

Iragarkiaren kodea: L1806475