1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
183/2018 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2016-2017 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketetako erdi eta goi mailako zikloei dagozkien sari bereziak.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du 2016-2017 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketetako erdi eta goi mailako zikloei dagozkien sari bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 22/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2016-2017 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketetako erdi eta goi mailako zikloei dagozkien sari bereziak ematea ebazpen honen eranskinean azaltzen diren ikasleei.
2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.
3. Goi mailako ikasle sarituek aukera izanen dute goi mailako Lanbide Heziketako goi mailako zikloko 2016-2017 ikasturteko sari nazionaletan aurkezteko, aldez aurretik izena emanda.
4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela egiaztatzen duena.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeei eta ikasle sarituei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2018ko apirilaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
ERANSKINA A.–Erdi Mailako Lanbide Heziketako sari berezia jaso duten teknikariak |
IZENA / NOMBRE | ABIZENAK / APELLIDOS | ZIKLOA / CICLO | ARLOA / FAMILIA | IKASTETXEA / CENTRO |
Sevil | Rosenova Kehayova | Administrazio kudeaketa / Gestión Administrativa | Administrazioa eta kudeaketa / Administración y Gestión | Mª Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB |
Miriam | Cazador Pérez | Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa / Producción Agropecuaria | Nekazaritza / Agraria | Agroforestal IB |
Adrián | Martínez de Souza | Instalazio elektrikoak eta automatikoak / Instalaciones Eléctricas y Automáticas | Elektrizitatea eta elektronika / Electricidad y Electrónica | San Juan-Donibane IB |
Hamid | Barkaoui | Soldadura eta galdaragintza / Soldadura y Calderería | Fabrikazio mekanikoa / Fabricación Mecánica | Virgen del Camino IBP |
Cristina | Medina Vidal | Sukaldaritza eta gastronomia / Cocina y Gastronomía | Ostalaritza eta turismoa / Hostelería y Turismo | Burlatako LHko IB |
Jessica Viviana | Rivera Guaman | Ile-apainketa eta ilearen kosmetika / Peluquería y cosmética capilar | Irudi pertsonala / Imagen Personal | Burlatako LHko IB |
Roberto | Soriano Marco | Sistema mikroinformatikoak eta sareak / Sistemas Microinformáticos y Redes | Informatika eta komunikazioak / Informática y Comunicaciones | “ETI” IBP |
Virginia | Luzuriaga Iracheta | Farmazia eta parafarmazia / Farmacia y Parafarmacia | Osasuna / Sanidad | María Inmaculada LHIP |
Ana | Montávez Pastrana | Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzea / Atención a personas en situación de dependencia | Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak / Servicios Socioculturales y a la Comunidad | María Inmaculada LHIP |
B.–Goi mailako teknikariak, Goi Mailako Lanbide Heziketako sari berezia jaso dutenak |
IZENA | ABIZENAK | ZIKLOA | ARLOA | IKASTETXEA |
Ainhoa | Bailo Jiménez | Administrazioa eta finantzak / Administración y Finanzas | Administrazioa eta kudeaketa / Administración y Gestión | “ETI” IBP |
Pello | Sarratea Sanzberro | Abeltzaintza eta abereen osasunerako laguntza / Ganadería y Asistencia en Sanidad Animal | Nekazaritza / Agraria | Agroforestal IB |
Idoia | Martín González | Nazioarteko merkataritza / Comercio Internacional | Merkataritza eta marketina / Comercio y Marketing | Cuatrovientos IB Pribatua |
Sandra | Lafoz Polo | Eraikuntza proiektuak / Proyectos de Edificación | Eraikuntza eta obra zibila / Edificación y Obra Civil | Virgen del Camino IBP |
Imanol Jesús | García de Eulate Murugarren | Energia berriztagarriak / Energías Renovables | Energia eta ura / Energía y Agua | Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB |
Enrique | Cestau Zubiri | Metalezko eraikuntzak / Construcciones Metálicas | Fabrikazio mekanikoa / Fabricación Mecánica | Virgen del Camino IBP |
Mikel | Ros León | Plataforma anitzeko aplikazioen garapena / Desarrollo de Aplicaciones Multiplataforma | Informatika eta komunikazioak / Informática y Comunicaciones | Cuatrovientos IB Pribatua |
Jone | Jauregui Arozarena | Lanbide arriskuen prebentzioa / Prevención de Riesgos Profesionales | Instalazioa eta mantentze-lanak / Instalación y Mantenimiento | Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB |
Rafael | Amigot Sánchez, | Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia / Laboratorio de Análisis y Control de Calidad | Kimika / Química | Donapea IIP |
Nerea | Arrastia Fernández | Aho-hortzetako higienea / Higiene Bucodental | Osasuna / Sanidad | Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB |
Alaitz | Olazabal Mutuberria | Haur Hezkuntza / Educación Infantil | Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak / Servicios Socioculturales y a la Comunidad | Hezitzaile Eskola IB |
Daniel | Martín Martínez | Automobilgintza / Automoción | Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak / Transporte y Mantenimiento de Vehículos | Donapea IIP |
Iragarkiaren kodea: F1805506