1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1054/2018 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara AFAPNA sindikatuak jarritako 104/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.
AFAPNA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan urtarrilaren 24ko 3/2018 Foru dekretuaren aurka. Foru Dekretu horren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2018ko urtarrilaren 25ean) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza aldatu zen, hezkuntzako ikuskatzaileen bi lanpostu hutsi dagokienez. Zehazki, euskarazko profila duten 31580 eta 31733 lanpostuei dagokienez.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. AFAPNA sindikatuak jarritako 104/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta AFAPNA sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1806440