100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 610/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2018an abere lehiaketen antolaketarako laguntzak emateko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 398624.

Arauak.

Abere lehiaketen antolaketarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituen ekainaren 7ko 189/2016 Foru Aginduaren I. eranskinean daude arauak.

Zenbatekoa.

26.620 euroko gastua baimentzen da, 2018ko gastuen aurrekontuko “Abere azokak eta lehiaketak” izeneko 710004713204609-412200 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko.

Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1806400