1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 107/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, toki entitateei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira, 2018an naturaguneen erabilera publiko jasangarria sustatzeko.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index, DDBN –identifikazioa–: 399336), baita 2018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, maiatzaren 3koan.
Zenbatekoa:
Deialdiak 250.000 euroko gastua baimentzen du naturaguneetan erabilera publikoa zaindu eta kudeatzeko toki entitateentzako laguntzetarako.
Iruñean, 2018ko apirilaren 11n.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1806629