1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
34/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk izendatzen dituena Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari gisa.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du Kontseiluak 19 kide izanen dituela eta horietatik bi Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburu elkarteek hautatuko dituztela.
Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak izendatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan izanen dituen ordezkariak, egun aritzen direnak ordeztuko dituztenak.
Aipatu foru legearen 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatu eta kenduko direla kargutik, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Helmut Döllerer jauna eta Alberto Alfaro Jiménez jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak, kargutik kentzea.
2. Laura Sandúa Escribano andrea eta Santiago Pangua Cerrillo jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari gisa.
3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.
Iragarkiaren kodea: F1806299