100. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

32/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Europako atalaseak eguneratzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

2017ko abenduaren 18an onetsitako 2017/2365 (EB) Erregelamendu Delegatuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24/EB zuzentaraua aldatu duenak, kontratuak esleitzeko prozeduretan aplikatu beharreko atalase berriak ezarri ditu zuzentarau horren aplikazio eremuko kontratuetarako, 2018-2019 biurtekorako.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko 2.a) atalean Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege horren artikuluetako zenbatekoak eta epeak egokitzeko, Europar Batasunak zenbatekoari eta iraupenari buruz ezartzen duenari jarraikiz.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 9ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Europako atalaseak.

1. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 89. artikuluko 1. apartatuaren a) letran ageri den 209.000 euroko zenbatekoaren ordez 221.000 eurokoa ezartzea.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 89. artikuluko 1. apartatuaren b) letran ageri den 5.225.000 euroko zenbatekoaren ordez 5.548.000 eurokoa ezartzea.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1806297