10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, banakako gizarte laguntzen deialdiarena,
ordezko garraiobide egokitua emateko, taxi-bonuen bidez,
garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak
dituzten pertsonei, 2018. urtean

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (Identifikazioa): 379553.

Deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, taxi-bonuen bidez. Garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetan irisgarritasuna garatzeak baldintzatuko du beti deialdi hau.

Laguntza hauen xedea da hirian joan-etorriak egiten laguntzea mugitzeko arazoak dituztenei, bizitza beregaina izan dezaten eta, ondorioz, gainerako herritarrek dituzten eskubide berberak baldintza berberetan balia ditzaten.

Laguntza ekonomiko hau borondatezkoa eta berezia da eta ezin da aurrekaritzat hartu. Diru-laguntza bezala hartuko da legez.

Taxi-bonuaren aplikazioari dagokionez, programa kudeatuko da Antsoaingo Udalaren eta Nafarroako Urritu Fisikoen Koordinaziorako Elkartearen (ACODIFNA) arteko hitzarmen bidez.

Eskaerak eskatzaileak sinatutako eskabidean aurkeztuko dira; horretarako, deialdi honi erantsitako eredu normalizatua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2018ko urriaren 10ean bukatuko da, eta ezin izanen da luzatu.

Antsoainen, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1800184