10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DONEZTEBE

Deialdia, Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Doneztebeko Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak María Ángeles Lasarte Baraibar izendatzeko proposamena egin du, uko egin baitu puntuazio handiena lortu zuen izangaiak, Isabel Barberena Arreguik alegia. María Ángeles Lasarte Baraibar da puntuaziorik handiena duen hurrengo izangaia.

Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2017ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Donezteben, 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1714553