10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Proiektuen kontratazio eta adjudikazio espedientea Mairagako Mankomunitatearen batzorde iraunkorrari delegatzea

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkura berezian, erabaki zuen Mairagako Mankomunitatearen batzorde iraunkorrari delegatzea bai kontratazio espedientearen onespena, bai adjudikazioa eta exekuzioa proiektu hauetan: “Goi hornidura La Pedreratik (1. fasea)”, “Goi hornidura La Pedreratik (2. fasea)” eta “Azkoiengo adarra”. Hurrengo bilkuran jakinaraziko zaio Batzarrari egindako guztia. Erabaki zuen, orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatu delegazioa.

Tafallan, 2017ko abenduaren 22an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1800108