10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2017ko abenduaren 22an.–Mankomunitateburua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1715034