10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Laburpena, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak banakako ebaluazio araubidean emateko 2018ko oinarriena

Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 379203.

Lehena.–Onuradunak.

Mankomunitate hau osatzen duten udalerrietako edozeinetan erroldatuta daudenak, oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileak, baliabide ekonomikorik ez dutenak baremoaren arabera, Administrazioaren beste esparru batzuetan baliabiderik ez izatea kontzeptu beretarako eta ezinbesteko egoera baten eta nahi gabeko gertaera baten ondoriozko egoeran daudenak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza puntual eta subsidiarioak dira, eta ez dira aldian behingoak eta bai aldiz borondatearen araberakoak; pertsonen eta/edo familien ezusteko larrialdi sozialeko egoeretarako dira, eta bizirauteko oinarrizko beharrak estaltzeko xedea dute (mantenua, ostatua eta ohiko etxebizitzaren mantentzea), betiere bestelako diru-laguntzek edo zerbitzuek ez badituzte asetzen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan ikus daiteke.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Urtean gehienez ere 1.000,00 euro eskatzaile bakoitzeko, aurrekontuan horretarako dirua dagoen bitartean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, aurrekontuan horretarako dirua badago, 2018. urte osoa izanen da, Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan.

Berriozarren, 2017ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1800060