10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen
duten tasa eta prezio publikoak

Esako Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura berezian, erabaki du bere horretan uztea egun indarra duten tasa eta prezio publikoak, ordenantzetan inolako aldaketarik egin gabe.

Aurrekotik salbuetsita daude Esako udal igerilekuen tasak, zeinak berrikusten ahalko baitira 2018an obra eta zerbitzu berriak egin eta ezarri ondoren, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluari jarraikiz.

Esan, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1714554