10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiru-lurren balio-gehikuntzaren gaineko
zergaren tasa 2018ko ekitaldirako

Idazki honen bidez aditzera ematen da 2018ko urtarrilaren 9an Eguesibarko Udaleko Osoko Bilkurak honako hau ebatzi zuela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat:

1.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako tasa hau finkatzea, 2018ko urterako eta hurrengoetarako, betiere lehenago aldatzen ez bada: %22,5.

Tasa hori 2018ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean jarraituko du, lehenago aldatzen ez bada.

2.–Zerga sortzen den unean lurraren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek jartzea, balio-gehikuntza sortzen den denboraldiaren arabera eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZE-DENBORALDIA

0,63

20 urte edo gehiago

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

1 urte

0,06

1 urte baino gutxiago

Koefiziente horiek 2018ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta aldatzen edo eguneratzen ez diren artean indarrean egonen dira. Era berean, Foru Legearen 58.2 artikuluak xedatutakoari jarraikiz eguneratzen badira, Bilkurak ebatzi du Eguesibarko udalerrian transmisioengatik ezarri beharreko koefizienteak izanen direla eguneratze horiengatik ateratzen diren gorenekoak, betiere Udalak lehenago beste batzuk onesten ez baditu.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, herritar orok jakin dezan.

Sarriguren, 2018ko urtarrilaren 10.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1800455