10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal ludotekaren erabilera arautzen duen
erregelamenduaren aldaketa. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa udal ludotekaren erregelamenduan (7. artikulua, egutegia, ordutegia eta plaza kopurua).

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezik, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714823