10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 27an hartua, zeinaren bidez onesten baitira 2017. urteko Estatistika Programaren balorazio txostena eta 2018. urterako Programa.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 26. artikuluak xedatzen du Nafarroako Estatistika Plana baliabidea dela Nafarroaren interesekoa den estatistika jarduera publikoa sustatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko. 2017-2020 aldirako, urriaren 21eko 14/2016 Foru Legeak onetsi zuen plan hori, eta hartan jaso dira aldi horretan egin beharreko estatistika eragiketak.

Bestalde, 11/1997 Foru Legeak, bere 27. artikuluan, xedatzen du estatistikaren urteko programak plana garatzeko tresnak direla, barnean direla eragiketa estatistikoak egitea. Programa haietako bakoitzean, banakako fitxa gisa, bilduko dira 27. artikuluan berean zehazten diren ezaugarriak. Programak Nafarroako Gobernuak onetsi beharko ditu. Nafarroako Gobernuaren 2016ko abenduaren 21eko Erabakiaren bidez onetsi zen 2017. urterako Estatistika Programa.

Urriaren 21eko 14/2016 Foru Legearen (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako 2017-2020 aldirako Estatistika Plana eta aldatu zen Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea) 4.9 artikuluak dio ezen Nafarroako Estatistika Institutuak jarraipen txosten bat eginen duela Urteko Estatistika Programa bakoitzari buruz, Nafarroako Gobernuak onets dezan bidezkoa bada, aldez aurretik horren berri emanda Nafarroako Estatistika Kontseiluari.

Orobat, 14/2016 Foru Legearen 4. artikulu horrexetako 7. puntuak dio ezen, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin ondoren, Urteko Estatistika Programa onetsiko duela, programari dagokion urtearen aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen.

Espedientean daude 2017ko Estatistika Programaren balorazioa, Nafarroako Estatistika Kontseiluak egina 2017ko azaroaren 17an, eta kontseilu horrek berak 2017ko abenduaren 18an aurkeztutako 2018ko Estatistika Programa.

Hori dela eta, bidezko da onestea 2017ko Estatistika Programaren balorazioa eta Nafarroako 2018ko Urteko Estatistika Programa.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DA:

1. 2017ko Estatistika Programaren balorazio txostena onestea. I. eranskin gisa gehitu da.

2. 2018ko Urteko Estatistika Programa onestea, erabaki honen II. eranskin gisa gehitzen diren eragiketek osatua. Eragiketa horiek Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planari egokitzen zaizkio.

3. Urriaren 21eko 14/2016 Foru Legearen (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako 2017-2020 aldirako Estatistika Plana eta aldatu zen Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea) 23. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat joko dira 2018. urteko Estatistika Programan sartutako eragiketa estatistikoak, eta horiek prestatzeko eskatzen diren datuak ematea nahitaezkoa izanen da.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau eta eranskina, biltzen duena 2018. urteko Estatistika Programa osatzen duten eragiketa estatistikoen zerrenda.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

II. ERANSKINA

2018. urteko Estatistika Programa

DEPARTAMENTUAK

1

Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia

2

Ogasuna eta Finantza Politika

4

Garapen Ekonomikoa

5

Hezkuntza

6

Osasuna

9

Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa

10

Eskubide Sozialak

11

Kultura, Kirola eta Gazteria

12

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak

GAIAK

1

Nekazaritza eta Abeltzaintza

2

Industria eta energia

3

Eraikuntza eta etxebizitza

4

Merkataritza eta garraioa

5

Ostalaritza eta Turismoa

6

Hezkuntza, Kultura eta Kirola

7

Ikerketa eta garapen teknologikoa

8

Osasuna

9

Babes soziala eta gizarte zerbitzuak

10

Segurtasuna eta Justizia

11

Demografia eta populazioa

12

Lana, diru-sarrerak eta soldata-kostuak

13

Bizi maila, kalitatea eta baldintzak

14

Ingurumena

15

Estatistika ekonomikoak

16

Administrazio publikoak, jarduera politikoa eta elkarteak

ZENBAKIA

ERAGIKETA ESTATISTIKOAK

DEP.

GAIA

2200223

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako prestakuntza jarduerak

1

16

2200226

Hildakoak eragin dituzten zirkulazio istripuak Nafarroan

1

10

2200229

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei buruzko estatistika

1

16

2200044

Sozietateen gaineko zergari buruzko estatistikak

2

16

2200045.1

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatistikak

2

16

2200045.2

Ondarearen gaineko zergari buruzko estatistikak

2

16

2200046

Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko estatistikak

2

16

2200049

Liburutegiei buruzko estatistika

2

6

2200055

Biztanleen kopuru ofizialak

2

11

2200056

Nafarroako bizilagunen zerrenda

2

11

2200057

Ugalkortasunari eta jaiotza tasari buruzko estatistika

2

11

2200058

Ezkontzei buruzko estatistika

2

11

2200059

Hilkortasunari eta heriotzei buruzko estatistika

2

11

2200060

Migrazioei buruzko estatistika

2

11

2200063

Biztanleriaren gaineko proiekzioak

2

11

2200070

Bizi-baldintzei buruzko inkesta soziala

2

13

2200072

Nafarroako kontsumitzaileen egoera ekonomikoaren gaineko inkesta

2

13

2200073

Kanpoko merkataritzari buruzko estatistika

2

4

2200075

Nafarroako kontabilitate hiruhilabetekaria

2

15

2200077

Administrazio Publikoen kontuak

2

15

2200078

Urteko kontu ekonomikoak

2

15

2200079

Jarduera ekonomikoaren unitateen direktorioa

2

15

2200086

Etxe eraikuntzari buruzko estatistika

2

3

2200087

Eraikuntzaren egituraren gaineko inkesta

2

3

2200089

Industria-egoeraren gaineko inkesta

2

2

2200104

Biztanleria aktiboaren gaineko inkesta (BAI)

2

12

2200106

Lan kostuen gaineko urteroko inkesta

2

12

2200107

Lansarien egituraren gaineko inkesta

2

12

2200283

Inbertsio eskariaren gaineko inkesta

2

15

2200297

Ezkontza-baliogabetzeen, banantzeen eta dibortzioen gaineko estatistikak

2

10

2200371

Eraikuntzaren koiunturaren gaineko inkesta

2

3

2200383

Etxeko gastuaren gaineko inkesta

2

13

2200401

Ugalkortasunaren gaineko inkesta

2

8

2200402

Nafarroako biztanleen errentari buruzko estatistika

2

13

2200417

Nafarroako Estatistika Ekonomikoen Sistema Integratua (SIENA)

2

15

2200418

Nafarroako input-output esparrurako inkesta

2

15

2200181

Enplegu erregulazioa

4

12

2200213

Garraioaren gaineko estatistika

4

4

2200221

Nafarroako errepide sareko istripu eta hildakoei buruzko estatistika

4

10

2200398

Nafarroako enpresa industrialen merkataritza-trukeak

4

15

2200403

Nafarroako Turismoaren kontu sateliteak

4

5

2200416

Nafarroako ekintzailetza jarduera

4

15

2200161

Nafarroako unibertsitateei eta Iruñeko eta Tuterako UHUN zentroei buruzko estatistika

5

6

2200312

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: ikastetxeak, ikastetxeen zerrenda

5

6

2200313

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: matrikula

5

6

2200314

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: graduatuak

5

6

2200315

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: langileak.

5

6

2200316

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: Lantokiko Praktikak/Enpresetako praktikak

5

6

2200322

I+ Gko aurrekontu publikoei buruzko estatistika

5

6

2200404

0-2 urteko ikastetxeen estatistika

5

6

2200241

Ospitalean atenditutako gaixotasunen analisia

6

8

2200242

Nafarroan giltzurrun-eritasun kronikoa duten pertsonak

6

8

2200244

Haurdunaldiaren borondatezko etendurak

6

8

2200245

Barneratze-araubidea duten osasun establezimenduak

6

8

2200246

Minbiziaren intzidentzia Nafarroako biztanlerian

6

8

2200247

GIBaren eta HIESaren zaintza epidemiologikoa

6

8

2200249

Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak

6

8

2200251

Giza kontsumorako uraren kalitatea

6

8

2200252

Hilkortasunari buruzko estatistikak, heriotza arrazoien arabera

6

8

2200254

Aldi baterako ezintasunaren gaineko analisia

6

8

2200256

Lan istripuak

6

8

2200257

Laneko esposizioei buruzko estatistika (amiantoa)

6

8

2200258

Laneko arriskuen prebentzioa

6

8

2200259

Lanbide gaixotasunak eta lan osasuneko gertaera zelatariak

6

8

2200260

Ezintasun iraunkorraren gaineko analisia

6

8

2200261

Haur eta gazteen hortzak zaintzeko programa (HHZP)

6

8

2200262

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren erabiltzaileak eta giza baliabideak oinarrizko osasun laguntzan

6

8

2200263

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren oinarrizko osasun laguntzako jarduera

6

8

2200264

Farmaziako prestazioei buruzko estatistika

6

8

2200265

Osasun mentalari buruzko estatistika

6

8

2200266

Osasun Departamentuko baliabideen estatistika

6

8

2200267

Osasun Departamentuaren gastuaren estatistika

6

8

2200268

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arreta espezializatuko jarduerak

6

8

2200269

Atzerapenak osasun laguntza publikoan

6

8

2200270

Ospitalez kanpoko larrialdietarako zerbitzuaren jarduera

6

8

2200271

Kontsulten zergatikoak oinarrizko osasun laguntzan

6

8

2200324

Organo eta ehunen transplanteari buruzko estatistika

6

8

2200325

Miokardioko infartu akutuaren intzidentzia

6

8

2200326

Iktusaren intzidentzia

6

8

2200327

Nafarroako transfusio zentroaren eta zerbitzuen jarduerari buruzko estatistika

6

8

2200407

Gaixotasun arraroen prebalentzia Nafarroan

6

8

2200408

Gaixo kronikoei jarraipena egiteko estrategia

6

8

2200132

Lurraren erabilerak

9

1

2200133

Laboreen urteko ekoizpenak

9

1

2200134

Laboreen urteko azalerak

9

1

2200136

Behi aziendaren gaineko inkesta

9

1

2200137

Zerri aziendaren gaineko inkesta

9

1

2200138

Ardi eta ahuntz aziendaren gaineko inkesta

9

1

2200139

Abere-hiltzeen gaineko inkesta

9

1

2200143

Abere merkataritzaren mugimenduak

9

1

2200144

Lurraren prezioak

9

1

2200145

Landa errentamenduen kanonak

9

1

2200146

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak

9

1

2200147

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

9

1

2200148

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

9

1

2200149

Munta txikiko produktuen prezioak

9

1

2200150

Nekazaritzako ordainsariak

9

1

2200151

Nekazaritzako kontabilitatearen gaineko informazio sarea

9

1

2200152

Ekoizpen sistemen ekonomiaren analisia

9

1

2200154

Kontu makroekonomikoak

9

1

2200188

Nafarroako ibaien kontrol biologikorako sarea

9

14

2200189

Nafarroako ibaien neurketa estazioen kontrolerako sarea

9

14

2200190

Nafarroako ibaien kontrol fisiko eta kimikorako sarea

9

14

2200191

Lurpeko uren kontrol fisiko eta kimikorako sarea

9

14

2200192

Nafarroako bainurako ur naturalak kontrolatzeko sarea

9

14

2200194

Nafarroako airearen kalitatea

9

14

2200196

Industria hondakinak

9

14

2200197

Etxeko eta merkataritzako hondakinak

9

14

2200206

Baso jarduketak

9

14

2200209

Ehizarako eta arrantzarako espezieak

9

14

2200309

Hondakin uren arazketa

9

16

2200311

Hondakinen kudeaketa, Nafarroako hiri hondakinen tratamendurako Partzuergoan

9

16

2200329

Meteorologia

9

14

2200332

Berotegi efektuko gasen isurpena

9

14

2200338

Basoen kudeaketa

9

14

2200340

Mendietako kalteen jarraipena

9

14

2200380

Nekazaritzako prezioen behatokia

9

1

2200409

Ekoizpen estandarra

9

1

2200410

Abeltzaintzako ekoizpena

9

1

2200411

Basogintzaren eta biomasaren produktibitatea

9

1

2200412

Kalitateko deitura duten produktuak

9

1

2200413

Lurzoru okupatua eta zigilatua

9

14

2200010

Garapenerako Laguntza Ofiziala (Nafarroako Gobernuaren GLO)

10

9

2200014

Adingabeen harrera

10

9

2200015

Adingabeen adopzioa

10

9

2200017

Adingabe babestuak

10

9

2200018

Zentzatzeko bidean dauden adingabeak

10

9

2200162

Lanpostuen eskaintzari eta eskaerari buruzko estatistika

10

12

2200183

Udalerrien arabera erregistratutako lan kontratuak

10

12

2200186

Udalerrietan erregistratutako langabezia

10

12

2200187

Enplegu eskatzaileek jasotzen dituzten zerbitzuak

10

12

2200200

Etxebizitzen sustapena eta birgaikuntza

10

3

2200345

Langileen enplegurako Lanbide Heziketa

10

12

2200379

Enplegua sustatzeko laguntzak

10

12

2200395

Gizarteratzen ari diren pertsonentzako prestazioak

10

9

2200396

Prestazioak adinekoentzat, desgaitasuna dutenentzat, gaixotasun mentala edo menpekotasuna dutenentzat

10

9

2200040

Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzuaren Oroitidazkia: Datu estatistikoak

11

6

2200042

Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak

11

6

2200414

Kultur estatistikak

11

6

2200027

Emakumeentzako arreta juridikoa

12

9

2200028

Genero indarkeriagatiko salaketak

12

9

Iragarkiaren kodea: F1715168