10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak tokiko ehiza-barrutiko ehiza aprobetxamendua
arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea “Tuterako tokiko ehiza-barrutiko ehiza aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa, honako hauetan eragiten duena: 5. artikulua; 9. artikuluaren 3, 4 eta 5 apartatuak eta I. eranskineko 4 eta 5 apartatuak eta 7. bat sartzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, bai eta Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Legez ezarritako jendaurreko epean ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu eta, beraz, behin-behineko onespen erabakia behin betikoa izatera iragan da. Eta ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da”.

Ordenantzako aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2017ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

ALDAKETA TOKIKO EHIZA-BARRUTIKO EHIZA APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

5. artikulua.

Baimen berrien kasuan, Udalak aurreikusita dagoen ehiza aprobetxamendua baimentzen duen unean sorraraziko da kanona. Ehiza-barrutian behin betiko sartzeko fidantza (300 euro) eta dagokion kuota ordaindu beharko dira.

Ehiza-barrutiko ohiko erabiltzaileentzat berritzea automatikoa izanen da. Tokiko gobernu batzarrak errolda eta ordaintzeko epea onetsi beharko ditu. Errolda onetsirik, kanona ezin izanen da jaitsi eta nahitaez ordaindu beharko da. Borondatezko epean kanona ez bada ordaintzen, ofizioz baja emanen zaio interesdunari tokiko ehiza-barrutian. Alta berria tramitatu beharko da, zorra ordaindurik eta aldian-aldian eskatzen diren betekizunak beterik.

Udalak igorritako ordainketa-gutunaren bidez ordainduko da kanona, eta bertan adierazten diren finantza entitateetan eginen da diru-sarrera. Ordainketa-gutun hori, finantza entitateak behar bezala izenpetu eta zigilatua edo mekanikoki balioztatua, ordainketaren urteko frogagiria izanen da. Aprobetxamendua gauzatzean, ehiztariak berekin izan beharko du frogagiria.

Kanona ordaindu ondoren, zenbatekoa ez da itzuliko inola ere.

9. artikulua.

“3.–Orkatza bakar-ehizan harrapatzea.

Denboraldian botatzen ez diren orkatz arrak bakar-ehizan ere harrapatzen ahalko dira. Martxoan, Tuterako Udalak epea irekiko du, aste batez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza Atalak emandako kupotik sobran diren orkatzak bakar-ehizan harrapatzeko; Udalaren web-orrian eta egokitzat jotzen diren beste baliabide batzuetan argitaratuko da.

Bakar-ehizarako baimenak zozketaz eginen dira; lehentasun hauek egonen dira: 1. Ehiza larriko txartela ordaindu dutenak; 2. Tuterako bizilagunak, eta 3. Kanpotarrak, sarrerako ordenaren arabera; beraz, ehiza larriko txartela duten ehiztari inskribatuekin hasiko da zozketa.

Zozketa baino lehen, eta sarrerako ordenari jarraikiz, parte hartzaileen zerrenda zenbakidun bat eratuko da. Hori Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, zozketaren egunarekin, orduarekin eta tokiarekin batera.

Zozketarako, zenbat parte hartzaile dauden, hainbat zenbaki sartuko dira loteria ontzian edo poltsan. Bola bakarra aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera (hori barne) eta jarraian, adjudikatuko dira, banaka-banaka, dauden bakar-ehizak.

Zerrenda bukatu eta oraindik bakar-ehizarik badago eman gabe, banaka-banaka adjudikatuko dira berriz, atera den zenbakitik hasita.

Orkatza bakar-ehizan harrapatzeko urtero zenbat baimen dauden, egutegia horren arabera banatuko da. Beraz, zozketan atera den ordenaren arabera aukeratuko dira irteerak egiteko denboraldiak, halako moduz non ehiztariek ez dioten batak besteari trabarik eginen ehizan ari direnean.

Baimenak Udalaren web-orrian argitaratuko dira, eta interesdunek emandako posta elektronikoan jakinaraziko dira. Orkatza bakar-ehizan harrapatzeko txartela dutenek egun osoko hiru irtenaldi egiteko eskubidea izango dute, zauritzeko baino ez. Hala ere, ezarritako epea igaro ondoren ehiztariak zigilua itzultzen badu, hargatik ordaindutako tarifaren %50 bueltan jasotzeko eskubidea izango du.

Orkatza bakar-ehizan harrapatu behar denean, 24 ordu aurretik jakinaraziko zaie inguruzain guztiei zer tokitan eta parajetan egin behar den jarduera”.

4.–Untxia ehizatzeko eguneko txartela (hudoz lagundua, sareen bidez, hegazti harrapari bidez, eskopetekin eta uztaiekin EAParen arabera), denboraldian eta baimen bereziak”.

5.–Basurdea zelatatzeko txartela (baimen bereziak eta ehizako denboraldia)

Udalak argitara emanen du noiz zelatatzen ahal den basurdea. Interesdunek eskaera, behar bezala betea, aurkezten ahalko dute web-orrialdean, hartan eskatzen diren dokumentuekin batera, bai eta ordainketaren agiriarekin batera; hori guztia, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak kudeatzeko zentrora igorriko da, eta hark eskaera ebatziko du eta interesdunari jakinaraziko dio, hark horretarako emandako posta elektronikoaren bitartez.

Baimen berezietan asteko egun guztietan ehizatu ahalko da nekazaritzari eragindako kalteengatik. Ehiza denboraldian zelatan egin daiteke ehizan EAPen adierazten diren postuetan ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan”.

I. ERANSKINA

4.–Untxia ehizatzeko eguneko txartela (denboraldia eta txartel bereziak):

Tuterako bizilagunentzako txartela: 10,00 euro.

Kanpotarrentzako txartela: 20,00 euro.

5.–Basurdea zelatatzeko txartela. Baimen berezia (aste 1).

Tuterako bizilagunentzako txartela: 40,00 euro.

Kanpotarrentzako txartela: 80,00 euro.

7.–Ehiza denboraldian basurdea zelatan harrapatzeko txartela (ostegun, larunbat, igande eta jaiegunak):

Tuterako bizilagunentzako txartela: 25,00 euro.

Kanpotarrentzako txartela: 50,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1713845