10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Ondasunak ikertzeko espedientea abian

Udalak, 2017ko abenduaren 18ko osoko bilkura arruntean, aho batez hartu zuen erabaki hau:

Ikusirik Herri-lurren Atalaren 2013ko otsailaren 8ko txostena, Mercedes Ronco Marín perituak eginiko peritu-txostena eta Aitor Ambrosio Boneta Jiménez legelariaren txosten juridikoa, horiek guztiak ondoko honen inguruan: herri-lurrak usurpatu ote diren Napalgo Kontzejuaren mugartean, katastroko mantentze-lanak direla-eta Nafarroako Foru Diputazioak horiek hartu baino lehen. Zehazki, ondoko finka hauek dira ukituak, katastroko egungo erreferentziaz azalduta:

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRA

2

21

Oihan Ondarea (NAFARROAKO GOBERNUA)

2

21

Oihan Ondarea (NAFARROAKO GOBERNUA)

2

21

Oihan Ondarea (NAFARROAKO GOBERNUA)

2

21

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernua)

2

135

Pedro de Carlos Istúriz

2

29

Pedro de Carlos Istúriz

2

42

Pedro de Carlos Istúriz

2

43

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernu)

2

33

Pedro de Carlos Istúriz

2

42

Pedro de Carlos Istúriz

2

107

Pedro de Carlos Istúriz

2

20

Pedro de Carlos Istúriz

2

20

Pedro de Carlos Istúriz

2

43

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernu)

2

134

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernu)

2

43

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernu)

2

43

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernu)

2

16

Oihan Ondarea (Nafarroako Gobernu)

Eta kontuan harturik Udal honek, legeak aginduta, jabari publikoko eta herri-lurretako ondasunak defenditu, gorde eta berreskuratu behar dituela, ondoko hau erabakitzen da:

–Espedientea abiaraztea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan xedaturiko ikertzeko ahalmenaz baliatuz.

–Hilabeteko epea ematea interesdunei (Pedro de Carlos Isturizi eta Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, alegia), bidezko jotzen dituzten alegazioak jarri ahal izateko, eskubidearen oinarriak agertzen dituzten agiriak aurkezteko eta froga-eginbideak, zuzenbidean onargarriak izan behar direnak, proposatzeko.

Izapide-egintza denez, ezin da haren aurkako errekurtsoa jarri, salbu eta auziaren funtsari buruzko ebazpena bada. Horrelakoetan errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean (berraztertzekoa, Udalari berari zuzendua; edo gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua) edo bi hilabetekoan, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.

Erromantzatuan, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Beatriz García Hernández.–Idazkaria, Itziar Almarza Nantes.

Iragarkiaren kodea: L1800216