10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDILIBARRI

Herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa,
herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

Mendilibarriko Kontzejuaren Batzarrak, 2017ko abenduaren 27an egin bilkuran, xedatu du herri-larreak adjudikatzeko prozesua abiatzea zuzeneko adjudikazioaren modalitatearen bidez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan eta Mendilibarriko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat.

Herri-larreen aprobetxamendua eskatzeko beharrezko dokumentazioa zinpeko aitorpen bat da:

–Mendilibarriko biztanlea izatea, gutxienez 3 urteko antzinatasunez, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizitzea.

–Udal honekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

–Familia unitatea osatzen duten kideena. Haietariko inork ezintasun fisikorik edo psikikorik duen aipatuko dute eskatzaileek.

–Familia unitateko kide bakoitzak zenbat erregu dituen jabetzan, bai udal-mugarte honetan bai bertzeetan; lehorreko lurrekoak edo ureztatzekoak diren zehaztuko da.

–Familia unitateko kide bakoitzak errentan edo jabetzaz bertzeko tituluren baten bidez lantzen dituen lurrak, bai udal-mugarte honetan bai bertzeetan, lehorreko lurrak diren edo ureztatzekoak zehaztuta.

–Familia unitateko kide bakoitzaren hiri-lurreko ondasunen zergapeko kapitalak, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, bai Mendilibarriko udal-mugartean bai beste batzuetan.

–Familia unitateko kide bakoitzaren abeltzaintzako ondasunen zergapeko kapitalak edo abelburu kopurua eta espeziea, udal-mugarte honetan nahiz beste batzuetan.

–Familia unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak: nekazaritzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorekoak, Gizarte Segurantzako pentsioen bidezkoak edo bertzelako errentatakoak.

Eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaerak aurkeztu beharko dituzte ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Mendilibarrin, 2017ko abenduaren 29an.–Kontzejuko burua, Javier Azcona Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1800083